240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak, 2017ko azaroaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Kontzejuaren Idazkaritzan –Traibuenasen baitago– egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Traibuenasen, 2017ko azaroaren 27an.–Kontzejuko burua, Jesús María Labiano Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1713762