2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 1778. lurzatian. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko azaroaren 21ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 21-NOV-17 (6/CV).
Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko urriaren 17ko txostenarekin bat eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2017ko azaroaren 9ko txostenarekin bat, hau erabaki da:
1. Hasiera batean onestea xehetasun-azterketa Landabengo 7. poligonoko 1778. katastroko lurzatian. José Francisco Aldaba Floresek tramitera aurkeztu zuen 2017ko urriaren 11n, Dicona SAren izenean.
2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea hemengo egunkarietan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 23an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1713666