240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

7/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 23an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

214 euroko kreditu-gehigarria, 2017ko aurrekontuko gastuen 9200,62200 partidari dagokionez (Udalaren efizientzia energetikorako obrak), baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatua.

Oteitzan, 2017ko azaroaren 17an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1713800