240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1331. eta 1332. lurzatiei dagokiena. Hasierako onespena

Alkatetzak 2017ko azaroaren 23an emaniko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Orkoiengo katastroko 1. poligonoko 1331. eta 1332. lurzatien xehetasun-azterketa, antolamendu xehatuko elementuen aldaketari dagokiona. Ondoko hauek sustatu dute: Eduardo Ciriza Ruiz, Jose M.ª Ciriza Ruiz, M.ª Jesús Razquin Olagüe eta Susana Hualde Goñik. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Orkoienen, 2017ko azaroaren 24an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1713687