2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2018rako zerga-tasak
Obanosko Udalak, 2017ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi zituen 2018ko ekitaldirako:
1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga; urtean %0,1713ko tasa.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga; urtean %0,80ko tasa.
2.–JEZa:
1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:
%4,65eko tasa.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
Aldaketarik gabe. Talde guztientzat zerga-tasa bakarra: %15,35.
5.–Obretako lizentzia emateko tasa:
%0,62ko tasa.
6.–Lehen okupazioko lizentzien tasa:
483 euroko tarifa, bizitegi bakoitzeko.
7.–Bestelako tasak.
Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.
8.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.
Tarifa ofiziala.
9.–Herri-lurretako aprobetxamendua.
Ez da handituko.
Onespen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Obanosen, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.
Iragarkiaren kodea: L1713724