2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
3/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Elizagorriko Udalak, 2017ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2017 aldaketa (kreditu-gehigarri bat), 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Elizagorrian, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1713852