240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2018ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2017ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen 2018rako karga-tasak finkatzea Hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergan.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Elizagorrian, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1713851