2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Hirigintza-kudeaketarako hitzarmena, 1. poligonoko 251. lurzatian. Behin betiko onespena
Hasiera batean onetsi zen hirigintza-kudeaketarako hitzarmenaren proposamena, Elizagorriko 1. poligonoko 251. lurzatiaren hirigintza aprobetxamenduaren %10eko lagapena dirutan gauzatzeko. Hitzarmena Rosario Caro Leceak, Rosario Ramírez Carok, Agustín Ramírez Muñozek eta José Manuel Ruiz de Larrinaga Merinok sustatu dute. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, Elizagorriko Udalak 2017ko azaroaren 17ko bilkuran hitzarmena behin betiko onetsi zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Elizagorrian, 2017ko azaroaren 24an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1713728