240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2018ko karga-tasak

Ezkarozeko Udalak, 2017ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

Lehena.–Onestea bere horretan uztea indarrean dauden zerga-tasak. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa (zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako): %0,30.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,70.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12,06ko tasari eutsiko zaio, baita Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritako gutxieneko koefizienteak.

–Ur horniduraren tasa: 0,55 euro/m³, gehi BEZa. Kuota finkoa bere horretan utziko da eta 12,02 euro gehi BEZa izango da eta hargune berria ere bere horretan geldituko da, hots, 180,30 euroan.

–Etxerako egur loteak: 60 euro/lotea.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: urteko foru legeek ezarritako tasei jarraikiz.

–Lurzorua, hegalkina eta zorupea okupatzeko tasak, Iberdrolak, Endesak eta Enagásek pagatzen dituztenak, NUKFak ezartzen dituen prezioetan.

–Merkataritza ez egonkorra eta kaleko salmenta (herriko jaiak barne): 30 euro/eguna.

–Obra linzentziaren tasarako tarifak: Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluko hirigintzako lizentziak eskatzeagatik (obra lizentzia, lehen erabilerakoa, etab.): Hirigintzako lehen txostena dohainik izango da eta Nasuvinsak igorritako tarifen arabera kobratuko dira lizentziarako egiten den gainerako beste txosten bakoitzarengatik.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ezkarozen, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1713776