2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
2018ko karga-tasak
Eulateko Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanda, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat, erabaki zuen:
1. Onestea 2018ko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek:
–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,196.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- %2,2 epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte. Karga-tasa: %8.
–Ura:
- Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 28 euro urtean.
- Kontsumoa: 0,20 euro/metro kubikoa neguan eta 0,58 euro/metro kubikoa udan.
–Belarra:
- Azienda xehea: 0,47 euro/burua.
- Azienda larria: 3 euro/burua.
–Lur okupatuak:
- Herri barnean: 5 euro/metro koadroa.
- Herritik kanpo: 1,5 euro/metro koadroa.
2. Erabaki honek indarra hartuko du 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.
3. Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udalaren iragarki-oholean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Eulaten, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.
Iragarkiaren kodea: L1713853