1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
167/2017 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, zerbitzuko zuzendaritza bateko titularren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusian.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendaritza bat hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo aldi baterako ezintasunen bat duenean, zerbitzuko zuzendari hori zer organoren menpe dagoen, horrexek izanen du ordezkoa izendatzeko eskumena, betiere horren gaineko berariazko araudirik ez badago.
Artikulu horretako 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, salbu kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena.
Adierazitakoarekin bat, artikulu horrek esleitzen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. I+G+b Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Ataleko burua.
b) Elikakatearen arloko I+G+b Ataleko burua.
c) Osasunaren arloko I+G+b Ataleko burua.
d) Energiaren arloko I+G+b Ataleko burua.
2. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:
a) Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, bere eskumenekoak diren eginkizunetan.
b) Meategien Ataleko burua, bere eskumenekoak diren eginkizunetan.
c) Plan Energetikoaren Ataleko burua, bere eskumenekoak diren eginkizunetan.
d) Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko burua, bere eskumenekoak diren eginkizunetan.
e) Eta gertatuz gero aipatutako pertsonaren baten kargua hutsik egotea, hura kanpoan izatea edo gaixorik egotea edo beste ezintasun bat izatea, atalaren burutzan antzinatasun handiena duen hura izanen da ordezkoa.
3. Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.
b) Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko burua.
4. Indargabetzea 642/2015 Ebazpena, azaroaren 20koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 30ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: F1713914