2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2018ko zerga-tasak
Etxarri Aranazko Udalak 2017ko abenduaren 1ean egindako Osoko Bilkuran, ondoren osoki idatzirik ageri den akordioa hartu du:
Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenak, haien ondorioz udalek erabaki behar dituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei ezartzen zaizkien karga-tasen zenbatekoak, Legean finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu Foru Lege beraren 162. artikuluak. Aintzat hartuz zerga bakoitzerako aipatutako legeak 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan ezartzen dituen mugak, Etxarri Aranazko Udalak honako erabaki hau hartu du, kontuan izanik Foru Lege horren 64. artikuluan ezarritakoa:
1.–2018ko ekitaldirako onestea ondotik ematen diren zerga tasak:
1.1. Kontribuzioa: karga tasa: %0,23.
1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %5. Zerga hobariak onartuko dituen ordenantza indarrean egon arte, zerga tasa %4,07 izango da.
1.4. Gainbalioa: %10,18:
–5 urtera arte: %2,2.
–10 urtera arte: %2,1.
–15 urtera arte: %2,0.
–20 urtera arte: %2,0.
1.5. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea: %1,4.
2.–Erabaki honek 2018 urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
3.–Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Etxarri Aranatzen, 2017ko abenduaren 2an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1714024