240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Esprontzedako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2017ko irailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Esprontzedan, 2017ko azaroaren 17an.–Batzordeko burua, Ángel María Fernández Azpilicueta.

Iragarkiaren kodea: L1713606