240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Desafektazioa, herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2017ko azaroaren 3an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen zinegotzi guztiak ados zirela:

Lehena.–Hasiera batean onestea herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko desafektazioa “El Vecino” bazkatokiaren herri-lurretan, Cabanillasko 7. poligonoko 4223. lurzatian (osotara 2.000 m²), Aitor Martínez Gilen alde, ardi-aziendaren ustiategia jar dezan.

Bigarrena.–Aipatu azaleraren okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea, espedientean baitago.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, toki entitate honen iragarki-taulan paratu eta gero, epe horretan alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Cabanillasen, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1713661