240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2018rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

Buñuelgo Udalak, 2017ko azaroaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi ditu Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak 2018ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak eta harekin bat heldu diren gainerako legeek diotenarekin bat, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 30 egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Halakorik aurkeztu ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Buñuelen, 2017ko azaroaren 23an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1713601