2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Udal zergen karga/tasak behin betiko onestea, 2018. ekitaldia
2017ko urriaren 4an Osoko Bilkurak egindako bileran, 2018. ekitaldirako udal zergen karga/tasak hasiera batez onestea erabaki zuen.
Karga-tasa horiek jendaurrean egon dira 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon.
Ondorioz, Udal zergen karga-tasak behin betiko onartuak ulertzen dira.
Akordio honen aurka tarteka daitezke ondoko helegite hauetariko edozein:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Beran, 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
ERANSKINA
2018. urteko udal zergen karga/tasak
1) Lurraldeko kontribuzioari %0,235ko karga-tasa ezartzea.
2) Izaera urbanoko terrenoen balio gehikuntzaren gaineko zerga:
Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren laukian agertzen diren gutxienen urteko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa %18a izanen da (aurtengo berdina).
3) Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergari %5eko karga-tasa ezartzea (aurtengo berdina).
4) Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga: 1,3 gutxieneko indizea aplikatzea (aurtengo berdina).
Iragarkiaren kodea: L1714360