2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
2018rako karga-tasak
Arasko Udalak, 2017ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak onestea:
–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,23.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
–Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta zuzenbidezko biztanleriari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %15eko karga-tasa ere.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,4.
Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
Arasen, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1713867