2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
41. eta 43. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, aurrekontuan 41/2017 eta 43/2017 aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia
–Gastuen egoera:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak, 10.100,00 euro gehiago.
Aurrekontu-aplikazioa:
1-1533-619.–Kartelak, bide publikoa mugatzeko.
–Finantzabidea:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.
Kreditu-transferentzia
Funtsak lagatzen dituzten partidak:
PARTIDA | DESKRIBAPENA | ZENBATEKOA |
1-1321-22700 | Udaltzaingoaren bulegoak garbitzea | 447,47 |
1-1533-22700 | Udalaren biltegia garbitzea | 245,08 |
1-1710-22700 | Iparraldeko Ingurabidearen pasealekuko komun publikoa garbitzea | 217,51 |
1-3261-22700 | Musika Eskolako lokalak garbitzea | 324,15 |
1-3321-22700 | Liburutegi publikoa garbitzea | 970,52 |
1-33701-22700 | Gizarte Etxea, garbitzea eta taberna kudeatzea | 2.432,54 |
1-33705-22700 | Loza kaleko gunea. Etxezaina, garbiketa | 547,92 |
1-9200-22700 | Administrazio orokorra, garbiketa | 1.666,84 |
1-3331-2275001 | Antzokia kudeatzea | 15.256,10 |
1-33401-2275001 | Antzerki programa kudeatzea | 2.836,84 |
2-34101-2274001 | Haurrentzako kirol jarduerak kudeatzea | 4.000,00 |
2-34101-2274001 | Hirugarren Adinekoentzako kirol jarduerak kudeatzea | 2.836,84 |
2-34100-22700 | Udalaren Kirol Zerbitzuaren garbiketa. Kudeaketa, etxezaina | 4.580,03 |
Funtsak jasotzen dituen partida:
1-34100-2274002.–Kirol instalazioetako sorospen zerbitzuen kontratuak.
Antsoainen, 2017ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1713934