24. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

5/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Halaber, abuztuaren 12ko 56/2015 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, alde batera utzi gabe gero garatu ahal izatea.

Abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Foru dekretu hori 2015eko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n.

Kontuan harturik ordutik igarotako denbora eta Hezkuntza Departamentuko unitate batzuen egitura esleituriko eginkizunetara egokitu beharra, beharrezkoa da Hezkuntza Departamentuaren egitura organiko berria onestea.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparrua.

Hezkuntza Departamentuari dagokio unibertsitateko zein unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren gaineko arloetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari esleitutako eskumenak erabiltzea, bai eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak ere.

2. artikulua. Hezkuntzako kontseilaria.

1. Hezkuntzako kontseilariari dagokio, Departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziak erabiltzea, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barnean.

2. Bereziki, eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

Langileriari buruzko politika eta langileriaren arloko eskudantziak zehaztea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, izan ere, foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak mugatu baitira.

Lankidetza hitzarmenak eta elkarlanerako hitzarmenak eta akordioak sinatzea Estatuarekin, autonomia erkidegoekin eta beste administrazio publiko batzuekin.

Bere eskumenen esparruan beste administrazio batzuekin batera jarduteko planak onestea.

3. Departamentuaren titularra den aldetik, Hezkuntzako kontseilariaren zeregina da, orobat, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

–Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia.

–Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Iruñeko Patronatua.

–Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Tuterako Patronatua.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

4. Hezkuntza Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren menpean dago zuzenean.

3. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren antolamendu orokorra.

1. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

b) Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

c) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horiez gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Hezkuntzako kontseilariak agintzen dien beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu Hezkuntzako kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak (ekonomia eta aurrekontu arlokoak barne), indarreko xedapenek esleitzen dizkiotenak eta Hezkuntzako kontseilariak agintzen dizkionak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

Zerbitzuek, departamentuko goreneko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eskudantziak.

Atalek, departamentuko goreneko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien mendeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

II. KAPITULUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

8. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, hizkuntzetako, arteko, kirol arloko eta Helduen Hezkuntzako ikasketen arloan, eta, zehazki, honako hauek:

–Ikasketa horiek planifikatu, programatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

–Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertu eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, aipatu diren ikasketa guztien arloan Foru Komunitateak dituen eskumenen esparruan.

–Irakaskuntzak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei beren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

–Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

–Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

–Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eta landa eskolen gainekoak.

–Irakasleen prestakuntzarako programak eta proposamenak prestatzea eta gauzatzea.

–Bertako hizkuntzak, gaztelania eta euskara, eta atzerrikoak irakasteko programazioa, hizkuntzen tratamendu integratu baten esparruan, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

–Desberdintasunak konpentsatzeko eta sektore ahulenei arreta emateko programak prestatu eta garatzea, eta xede horretarako baliabideak planifikatzea.

–Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

–Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

–Lanbide Heziketarekin zerikusia duten eginkizunak.

–Departamentuari esleitu zaion hezkuntza arloko ikuskatzailetza.

–Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

9. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua.

b) Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

c) Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzua.

d) Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

e) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

2. ATALA

Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua

10. artikulua. Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak, bere kudeaketa-esparruko gaiei dagokienez, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

–Ikasketen eta antolaketaren gaineko araudia prestatu eta proposatzea.

–Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

–Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

–Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

–Eskola irakaskuntzetako maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

–Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei buruzko araudia prestatu eta Hezkuntza Departamentuari proposatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin batera; horretaz gainera, orientazio departamentuen orientazio lanari buruzko araudia.

–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ) kudeatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

–Orientazioko langileen jarduketak planifikatzea, ikasleen eskolatze modalitateetan eta geroko lanbiderako prestatzeko aukeren inguruan.

–Irakasle eta familientzako material didaktikoa prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

–Zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin eta ikastetxeekin lankidetzan aritzea, aniztasunari erantzuteari loturik dauden hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzeko lanean.

–Hezkuntza laguntzako premia berariazkoen arloan diharduten entitate eta erakunde ofizialekin eta gizarte ekimenekoekin lankidetza edo koordinazioa bultzatzea.

–Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta toki entitateekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan oztoporik gabekoak eta sarrera errazekoak diren eremuak izan daitezen.

–Unibertsitatearekin kolaboratzea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inguruko eta kultura-aniztasunaren inguruko programen gainean ikertzen eta halakoak aplikatzen.

–Hezkuntza esparruetan bizikidetza hobetzera bideratuta dauden era guztietako jarduketak sustatzea, indarra duen araudiaren esparruan.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza planifikatzeko proposamena egitea.

–Hitzarmenak proposatzea eta ikastetxeko titularrei aholku ematea haien tramitazioaren inguruan.

–Diru-laguntzen eta finantzaketako beste gastu batzuen kudeaketa, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

–Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

–Ziklo horretako ikasketak garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea.

–Hezkuntza Departamentuak ziklo horren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamendurako irizpideak zabaldu eta aplikatzea.

–Hezkuntza ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

–Prebentzioko eta konpentsaziozko jarduketa bideratzeko ekintzen aurreikuspena egitea, hezkuntzan zuzentasunaren alde jokatzeko.

–Hezkuntza Proiektuan sartu beharreko Proposamen Pedagogikoa prestatu eta garatzeko aholkularitza ematea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren irakasleen eta hezkuntzako beste langile batzuen urteko Prestakuntza Planaren proposamena egitea, zuzendaritzako beste zerbitzu batzuekin batera.

–Hezkuntzako esperientziak sustatu eta garatzea eta horien zabalkundea egitea.

–Landa eskolen edo osatugabeen arloko kudeaketa, proposamena, arreta eta antolaketa.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

11. artikulua. Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren egitura.

Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Ikasketak Antolatzeko Atala.

b) Aniztasunarekiko Arretaren; Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atala.

c) 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atala.

12. artikulua. Ikasketak Antolatzeko Atalaren eginkizunak:

Ikasketak Antolatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

–Ikasketen eta hezkuntza antolaketaren gaineko araudia prestatu eta proposatzea.

–Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

–Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

–Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

–Ikasketen eta Espezialitateen Erregistroa eta Diplomen eta Tituluen Erregistroa kudeatzea.

–Eskola irakaskuntzetako maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak eguneratzen laguntzea.

–Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

13. artikulua. Aniztasunarekiko Arretaren, Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalaren eginkizunak.

Aniztasunarekiko Arretaren, Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen inguruan, aniztasunari erantzutearen esparruan, Hezkuntza Departamentuan izanen diren funtzionamendu irizpideen eta araudiaren proposamena prestatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Ikasteko berariazko zailtasunengatik, adimen gaitasun handiengatik, hezkuntza sisteman berandu sartzeagatik, gaixotasunagatik, baldintza pertsonalengatik edo eskola historiarengatik, jokabidearen nahasmendu larrien ondoriozko edo desgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntza emateko jarduketak, baliabideak eta euskarriak planifikatzea eta horien gaineko proposamenak egitea.

–Hezkuntza arloko berrikuntza eta ikerketa programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, zabaldu eta ebaluatzea, bai eta ikasleen aniztasunari eta behar den laguntza motari erantzuteko berariazko programak garatzea ere.

–Irakasle eta familientzako material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentrotik bereziki, Hezkuntza Bereziko ikastetxeei eta ikastetxe arruntei aholkuak eta laguntza ematea, aniztasunari eta, zehazkiago, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko.

–Departamentuak hezkuntza premia berezien arloan sortzen diren premia orokorretarako ikasle, ikastetxe eta familiei ematen dizkien diru-laguntzak planifikatu eta kudeatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen errolda egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

–Hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera berariazko batzuen ondoriozko hezkuntza premiak dituzten ikasleen eskolatzea planifikatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxe guztien artean erantzukizuna partekatzeko eta zuzentasunez jokatzeko irizpideak ezarriz.

–Orientazio Departamentuen eta, oro har, orientazioko langileen orientazio lanari buruzko araudia aplikatzea.

–Ikasleak eskolatzeko modalitateen gainean eta etorkizuneko lanbiderako prestatzeko aukeren gainean, orientazioko profesionalek egiten duten lana planifikatzea, irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean.

–Orientazio lana, berrikuntza eta ikerketa, langileen koordinazioa, jardunbide egokien zabalkundea eta prestakuntzarako elkarlana etengabe hobetzeko laguntza ematea, on line plataformen edo beste baliabide batzuen bitartez.

–Orientatzaileen berariazko esku-hartzea behar duten ikasleei buruzko txostenak egitea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak garaiz atzematea.

–Irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean aritzea ikasleen eskolatze egokia errazteko eta horien jarraipena egiteko etapa edo modalitatea aldatzen denean.

–Irakasleek eta beste langile batzuek esku hartzeko irizpideak eta jarraibideak koordinatzea, ikasleentzako arreta pertsonalizatua izan dadin.

–Hezkuntza orientazioaren eginkizunak garatzeko behar diren material psikoteknikoak eta baliabide dokumental eta bibliografikoak kudeatzea eta eguneratzea, NHBBZrekin batera.

–Urteko Plana eta kasuan kasuko Memoria prestatzea, zerbitzuaren jarraibideen arabera.

–Hezkuntza Departamentuak onetsitako funtzionamendu irizpideak eta araudia zabaldu eta aplikatzea, ikasleak hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo berariazko beste egoera batzuen ondoriozko hezkuntza premiei dagokienez.

–Hezkuntza sisteman berandu sartzearen, irakas-hizkuntza ez jakitearen edo egoera soziokultural ahulean egotearen ondorioz, aniztasunari erantzutearen esparruan, hezkuntza premiak dituzten ikasleei arreta emateko behar diren jarduketak, baliabideak eta sostenguak programatu eta proposatzea.

–Irakasle eta familiak gidatzeko material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, ikasleak sisteman hobeki txertatzeko, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Ikastetxeei aholkua eta laguntza ematea harrera programak eta berandu eskolatzen diren ikasleei arreta emateko programak ezartzerakoan.

–Hezkuntzan aukera berdintasuna bermatzeko eta egoera sozial ahula izateagatik ikasleek jasan ditzaketen ondorioak konpentsatzeko laguntzak kudeatzea.

–Ikasle atzerritarrei edo gutxiengo soziokulturaletako ikasleei laguntzen dieten ikastetxe, gizarte zerbitzu, osasun zerbitzu, erakunde eta entitateen arteko koordinazio lana egitea.

–Egoera soziokultural ahularen ondorioz hezkuntza premiak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

–Ikasleak sisteman txertatzeari begira Europan, Estatuan, Komunitatean eta udaletan egiten diren ekintzetan parte hartzea, eta kongresuak eta jardunaldiak sustatzea jardunbide egokiak bultzatzeko ikasleak txertatzearen eta hezkuntza bikaintasunaren, hezkuntza pertsonalizatuaren eta eskola uztea saihestu eta aurreikustearen garapenean.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

14. artikulua. 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalaren eginkizunak.

0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza planifikatzeko proposamena egitea.

–Hitzarmenak proposatzea eta ikastetxeko titularrei aholku ematea haien tramitazioaren inguruan.

–Diru-laguntzen eta finantzaketako beste gastu batzuen kudeaketa, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

–Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

–Ziklo horretako ikasketak garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea.

–Hezkuntza Departamentuak ziklo horren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamendurako irizpideak zabaldu eta aplikatzea.

–Hezkuntza ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

–Prebentzioko eta konpentsaziozko jarduketa bideratzeko ekintzen aurreikuspena egitea, hezkuntzan zuzentasunaren alde jokatzeko.

–Hezkuntza Proiektuan sartu beharreko Proposamen Pedagogikoa prestatu eta garatzeko aholkularitza ematea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren irakasleen eta hezkuntzako beste langile batzuen urteko Prestakuntza Planaren proposamena egitea, zuzendaritzako beste zerbitzu batzuekin batera.

–Hezkuntzako esperientziak sustatu eta garatzea eta horien zabalkundea egitea.

–Landa eskolen edo osatugabeen arloko kudeaketa, proposamena, arreta eta antolaketa.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

3. ATALA

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua

15. artikulua. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren eginkizunak.

Eleanztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Zuzendaritza nagusi honen esparrukoak diren mailetan, euskararen irakaskuntza planifikatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza ematearren hezkuntza jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak bultzatzea eta antolatzea.

–Hezkuntza Ministerioak sustatzen dituen lurraldeko lankidetza programak Foru Komunitatean antolatzea.

–Euskararen curriculum edukiak prestatzea, eguneratzea eta aztertzea, departamentuko gainerako zerbitzuekin koordinatuta.

–Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan euskara irakasteko material didaktiko osagarriak prestatu eta zabaltzea, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin eta zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara irakasteko gaitasun tituluak tramitatzea, eta haiek eskuratzeko probak egitea.

–Euskara irakasleen edo eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleen hobekuntza ikastaroak planifikatu eta egitea, Zuzendaritza Nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa kudeatzea.

–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculum edukiak prestatzea, eguneratzea eta aztertzea, Gobernuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea derrigorrezko irakaskuntzaren etapetan, derrigorrezkoaren ondokoan eta hizkuntza eskola ofizialetan, departamentuan dagozkion zerbitzuekin koordinatuta.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatzea, sustatzea eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

–Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

–Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala laguntzeko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

–Hizkuntza eskola ofizialak kudeatu eta koordinatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Hizkuntza eskola ofizialek egiten duten eskaintza planifikatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Europar Batasunak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezartzen dituen hizkuntzen ezagutza mailak eta Hizkuntzen Portfolioaren erabilera ezartzera zuzenduriko jarduketak, hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan.

–Europako hezkuntza proiektuen kudeaketa, aholkularitza eta sustapena.

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea, arte ikasketei dagokienez, deusetan galarazi gabe arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzaren arloan Lanbide Heziketaren Zerbitzuari dagozkion eginkizunak.

–Arte ikasketen inguruan hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak planifikatu, sustatu, koordinatu eta jarraipena egitea.

–Araubide orokorreko irakaskuntzaren etapa desberdinetan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea, Hezkuntza Departamentuko beste instantzia batzuekin batera.

–Musikaren Hiriko Kontserbatorioetan musika ikasketen hezkuntza eskaintza zehaztu eta koordinatzea.

–Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatzea eta behar horiei erantzutea.

–Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

–Segurtasun arloan eskumena duten organoekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

–Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

–Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

–Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

–Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

16. artikulua. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren egitura.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Euskara Atala.

b) Atzerriko Hizkuntzen Atala.

c) Arte Ikasketen Atala.

17. artikulua. Euskara Atalaren eginkizunak.

Euskara Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Euskarazko hizkuntza ereduak eta euskara sartzen duten ereduak arautzeko proposamena.

–Euskararen irakaskuntzaren curriculum garapenaren gaineko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara irakasteko material didaktikoak prestatzeko eta erosteko proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Irakasleei eskaintzen zaizkien euskarazko prestakuntza jarduerak planifikatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren urteko lan plana, ikasturte amaierako memoria eta antolaketarako agiria onets daitezen proposatzea, eta haien jarraipena egitea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Eskola esparruan euskara erabiltzeko jarduerak egiten dituzten gizarte ekimeneko entitateekin edo entitate publikoekin hitzarmenak sinatzeko proposamenak egitea.

–Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen probak prestatzeko eta egiteko irizpideak prestatzea eta proposatzea, eta proba horien baliokidetzak eta homologazioak proposatzea.

–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculuma proposatzea, bai eta material egokiak ere, Gobernuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara helduei irakasteko Zubiarte euskaltegi publikoaren planifikazioa eta jarraipena egitea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

18. artikulua. Atzerriko Hizkuntzen Atalaren eginkizunak.

Atzerriko Hizkuntzen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea eskolako ikasketen etapa guztietan, departamentuan dagozkion beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatu, sustatu eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

–Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

–Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala errazteko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Gure komunitateko hizkuntza eskola ofizialek duten eskaintza koordinatu, planifikatu eta kudeatzea.

–Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza maila guztietan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren ondoriozko hizkuntzen jakite-mailak ezartzen eta hizkuntzen Portfolioa erabiltzen lagunduko duten jarduketak egitea.

–Europako hezkuntza proiektuen gaineko informazioa zabaltzea eta ikastetxeei aholku ematea programa horietan parte har dezaten.

–Etapa guztietan atzerriko hizkuntzen irakaskuntza edukien bidez sustatzeko ekintzak diseinatu eta garatzea.

–Hizkuntzei buruzko hezkuntza programa berritzaileak baimentzea eta haiek garatzeko betebeharrak zehaztea.

–Etapa guztietako ikastetxe publikoetan hizkuntzak ikasteko programak planifikatu, sustatu eta haien gaineko aholkuak ematea, baita irakasleen prestakuntza arloan ere.

–Ikasleek etapa guztietan lortzen dituzten emaitzak baloratzen laguntzea.

–Prestakuntza Atalari laguntzea atzerriko hizkuntzen irakasleen prestakuntza diseinatzen.

–Ikasleek atzerrian ikasteko programak planifikatu eta kudeatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

19. artikulua. Arte Ikasketen Atalaren eginkizunak.

Arte Ikasketen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea, arte ikasketei dagokienez, deusetan galarazi gabe arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzaren arloan Lanbide Heziketaren Zerbitzuari dagozkion eginkizunak.

–Arte ikasketen inguruan hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak planifikatu, sustatu, koordinatu eta jarraipena egitea.

–Araubide orokorreko irakaskuntzaren etapa desberdinetan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea, Hezkuntza Departamentuko beste instantzia batzuekin batera.

–Musikaren Hiriko Kontserbatorioetan musika ikasketen hezkuntza eskaintza zehaztu eta koordinatzea.

–Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea.

–Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

–Segurtasun arloan eskumena duten organoekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

–Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

–Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

–Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

–Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

–Bere eginkizunak behar bezala gauzatzeko esleitzen zaizkion baliabide ekonomikoak kudeatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

4. ATALA

Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren
eta Bizikidetzaren Zerbitzua

20. artikulua. Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako hezkuntza sistemako etapa eta irakaskuntza guztietan behar adina ebaluazio diseinatu, antolatu eta egitea.

–Nafarroako hezkuntza sistemako etapei eta ikasketei buruzko kanpo ebaluazioak diseinatu, antolatu eta egitea.

–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitako diagnostikoko ebaluazioak antolatzea.

–Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Ebaluazio Institutuak zuzentzen dituen estatuko eta nazioarteko ebaluazioak Nafarroan koordinatzea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Ebaluazio Institutuan duen parte-hartzea koordinatzea eta bideratzea.

–Urteroko txostenak egitea, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako emaitza akademikoei buruz.

–Nafarroako hezkuntza adierazleak prestatzea, estatuko eta nazioarteko adierazleen sistemen testuinguruaren barnean.

–Ebaluazio gaiei buruzko txostenak eta azterlanak egitea.

–Hezkuntza Departamentuaren beste instantzia batzuekin kolaboratzea, hezkuntza sistemaren funtzionamenduari buruzko informazioa emanez.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin kolaboratzea ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatzen.

–Kalitate prozesuak eta etengabeko hobekuntza prozesuak emeki-emeki ezartzea departamentu honen menpeko ikastetxe publikoek bikaintasuna lor dezaten.

–Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

–Kalitate sistemak emeki-emeki ezartzea departamentu honetako kudeaketa sistemetan eta zerbitzuen gutunean.

–Sistemak garatzea Hezkuntza Departamentuak egiten dituen zerbitzuei buruz herritarrek dituzten pertzepzio eta itxaropenak eta iradokizun, kexa eta erreklamazioak jasotzeko.

–Enplegatu publikoak prestatu eta mailaz igotzea, haien kudeaketa etengabe hobetzeko.

–Zerbitzuak etengabe hobetzeko egiten diren ekarpenak aitortzeko bideak garatzea.

–Departamentuko unitateen arteko informazio sistemak hobetzea.

–Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

–Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

–Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

–Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

–Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

–Irakasleentzako urrutiko ikastaroak prestatu eta ematea teknologia berriei buruz, edo curriculumean teknologia berriak txertatzen dituztenak, Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalarekin koordinaturik.

–Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

–Prestakuntzaren arloko berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotura dutenak.

–Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

–Baliabide didaktikoen zabalkundea egitea eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

–Hezkuntza komunitateko sektoreek, eskolako jazarpenaren, indarkeriaren eta tratu txarren gainean eta, orobat, bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko beste kontu batzuen gainean, egiten dituzten kontsulta guztiei kasu egin eta aholku ematea, Hezkuntza Departamentuak ezarritako bideak erabiliz.

–Ikastetxe, familia eta ikasleei aholku ematea eta/edo esku hartzea jazarpen kasu edo gatazka larrietan.

–Indarkeriaren eta tratu txarren kontra Hezkuntza Departamentuak berariaz ezarririko laguntzarako doako linea telefonikoaz eta posta elektronikoaz arduratzea.

–Ikastetxeetako gatazketan esku hartzea eta horien konponketa prozesuen jarraipena egitea ukitutakoek hala eskatzen dutenean edo ofizioz, baldin eta Hezkuntza Departamentuak idatziz arrazoitzen badu esku-hartze horren beharra.

–Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordean parte hartzea, baita Nafarroako eskoletako bizikidetzari buruzko arauak prestatzen ere.

–Aktiboki parte hartzea Haurrei eta nerabeei arreta emateko hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arteko elkarlanerako Batzordean, zailtasun psikosozial bereziak dituzten ikasleentzako jarduketak koordinatzeko eta haien jarraipena egiteko.

–Ikastetxeei sostengua ematea bizikidetza planak garatu eta eguneratzeko.

–Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordearekin eta hezkuntzaren ikuskapenarekin kolaboratzea Nafarroako ikastetxeetako bizikidetza planak urtero berrikusteko prozesuan.

–Bizikidetzaren aldeko kanpainak aldian behin sustatu eta zabaltzea, baita hura hobetu eta garatzeko planak, jarduerak eta materialak ere.

–Bizikidetza Atalaren web orriko edukiak eta materialak eguneratzea.

–Bizikidetzaren arloko hezkuntza esperientzien trukea bultzatzea Foru Komunitateko ikastetxeen artean.

–Irakasleen prestakuntzarako planeko bizikidetzaren programa sustatu, diseinatu eta garatzea, eskolako bizikidetzari buruzko jardunaldi, mintegi, ikastaro, informazio saio eta lantegien bitartez, eta haren jarraipena egitea Irakasleen Prestakuntzako Atalaren laguntzarekin.

–Bizikidetzaren arloko aholkulariak koordinatzea, baita Bizikidetza Ataleko bizikidetza arloko prestatzaile-laguntzaileen taldearena ere.

–Koordinazioa erraztea instituzioen (Nafarroako Gobernuko departamentuak, udalak, mankomunitateak, unibertsitateak, Bizikidetzaren Behatokia...) eta bizikidetzaren aldeko hezkuntzaren berariazko alorretan lan egiten duten erakundeen artean, dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabiliz, eta ebaluazioa eta ikerketa egitea alor horretan.

–Ikastetxeei aholku ematea bizikidetza planak prestatu eta garatzeko orduan eta programak sustatzea bizikidetzaren aldeko hezkuntzari buruz, bitartekotzari eta bakearen aldeko hezkuntzari buruz, hezkuntza emozionalari buruz eta eskolako jazarpenaren prebentzioari buruz, besteak beste.

–Ikasleen eta irakasleen partaidetza duten jarduerak sustatu, bultzatu eta koordinatzea, eskolako bizikidetza hobetzeko, batik bat eskolako bitartekotza eta ikasle laguntzailearen programak.

–Erakunde eta antolakundeak koordinatzeko jarduketetan parte hartzea, horiek bizikidetzari lotutako alderdiak lantzera bideratzen direnean, baita departamentuak Bizikidetza Atalaren esku uzten dituen ordezkaritza lanetan ere.

–Hezkuntza Departamentuaren ordezkaria izatea Estatuan zein Europan eskolako bizikidetzari buruz egiten diren jarduera eta proiektu guztietan.

–Ikastetxe bakoitzean bizikidetzaren arduradunaren figura lagundu eta sustatzea, eta baliabideak ematea bere eginkizunak bete ditzan.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa departamentuaren jardueran txertatzen dela zaintzea, gaian eskumena duten organoei aplikatzeko laguntza emanez.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa departamentuaren jardueran txertatzea xede orokorra duten planetan parte hartzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

21. artikulua. Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuaren egitura.

Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu bere egituran:

a) Ebaluazio eta Kalitate Atala.

b) Prestakuntza Atala.

c) Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Atala.

22. artikulua. Ebaluazio eta Kalitate Atalaren eginkizunak.

Ebaluazio eta Kalitate Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Hezkuntza Sistemaren etapa eta irakaskuntza guztietan behar adina ebaluazio diseinatu, antolatu eta egitea.

–Nafarroako hezkuntza sistemako etapei eta ikasketei buruzko kanpo ebaluazioak diseinatu, antolatu eta egitea.

–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitako diagnostikoko ebaluazioak antolatzea.

–Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Ebaluazio Institutuak zuzentzen dituen estatuko eta nazioarteko ebaluazioak Nafarroan koordinatzea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Ebaluazio Institutuan duen parte-hartzea koordinatzea eta bideratzea.

–Urteroko txostenak egitea, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako emaitza akademikoei buruz.

–Nafarroako hezkuntza adierazleak prestatzea, estatuko eta nazioarteko adierazleen sistemen testuinguruaren barnean.

–Ebaluazio gaiei buruzko txostenak eta azterlanak egitea.

–Hezkuntza Departamentuaren beste instantzia batzuekin kolaboratzea, hezkuntza sistemaren funtzionamenduari buruzko informazioa emanez.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin kolaboratzea ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatzen.

–Kalitate prozesuak eta etengabeko hobekuntza prozesuak emeki-emeki ezartzea departamentu honen menpeko ikastetxe publikoek bikaintasuna lor dezaten.

–Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

–Kalitate sistemak emeki-emeki ezartzea zuzendaritza nagusi honetako kudeaketa sistemetan eta zerbitzuen gutunean.

–Sistema batzuk garatzea zuzendaritza nagusi honek egiten dituen zerbitzuei buruz herritarrek dituzten pertzepzio eta itxaropenak eta iradokizun, kexa eta erreklamazioak jasotzeko.

–Enplegatu publikoak prestatu eta mailaz igotzea, haien kudeaketa etengabe hobetzeko.

–Zerbitzuak etengabe hobetzeko egiten diren ekarpenak aitortzeko bideak garatzea.

–Departamentuko unitateen arteko informazio sistemak hobetzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

23. artikulua. Prestakuntza Atalaren eginkizunak.

Prestakuntza Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

–Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, departamentuko beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

–Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

–Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

–Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

–Irakasleentzako urrutiko ikastaroak prestatu eta ematea teknologia berriei buruz, edo curriculumean teknologia berriak txertatzen dituztenak, Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalarekin koordinaturik.

–Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

–Prestakuntzaren arloko berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotura dutenak.

–Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

–Baliabide didaktikoen zabalkundea egitea eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

24. artikulua. Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Atalaren eginkizunak.

Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza komunitateko sektoreek, eskolako jazarpenaren, indarkeriaren eta tratu txarren gainean eta, orobat, bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko beste kontu batzuen gainean, egiten dituzten kontsulta guztiei kasu egin eta aholku ematea, Hezkuntza Departamentuak ezarritako bideak erabiliz.

–Ikastetxe, familia eta ikasleei aholku ematea eta/edo esku hartzea jazarpen kasu edo gatazka larrietan. Esku-hartze horiek aholku eta elkarlanerako bisita, kontaktu eta elkarrizketen bidez eginen dira, eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzu desberdinekin edo kanpoko baliabide edo instituzioekin koordinaturik.

–Indarkeriaren eta tratu txarren kontra Hezkuntza Departamentuak berariaz ezarririko laguntzarako doako linea telefonikoaz eta posta elektronikoaz arduratzea.

–Ikastetxeetako gatazketan esku hartzea eta horien konponketa prozesuen jarraipena egitea ukitutakoek hala eskatzen dutenean edo ofizioz, baldin eta Hezkuntza Departamentuak idatziz arrazoitzen badu esku-hartze horren beharra.

–Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordean parte hartzea, baita Nafarroako eskoletako bizikidetzari buruzko arauak prestatzen ere.

–Aktiboki parte hartzea Haurrei eta nerabeei arreta emateko hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arteko elkarlanerako Batzordean, zailtasun psikosozial bereziak dituzten ikasleentzako jarduketak koordinatzeko eta haien jarraipena egiteko.

–Ikastetxeei sostengua ematea bizikidetza planak garatu eta eguneratzeko.

–Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordearekin eta hezkuntzaren ikuskapenarekin kolaboratzea Nafarroako ikastetxeetako bizikidetza planak urtero berrikusteko prozesuan.

–Bizikidetzaren aldeko kanpainak aldian behin sustatu eta zabaltzea, baita hura hobetu eta garatzeko planak, jarduerak eta materialak ere.

–Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Atalaren web orriko edukiak eta materialak eguneratzea.

–Bizikidetzaren arloko hezkuntza esperientzien trukea bultzatzea Foru Komunitateko ikastetxeen artean.

–Irakasleen prestakuntzarako planeko bizikidetzaren programa sustatu, diseinatu eta garatzea, eskolako bizikidetzari buruzko jardunaldi, mintegi, ikastaro, informazio saio eta lantegien bitartez, eta haren jarraipena egitea Irakasleen Prestakuntzako Atalaren laguntzarekin.

–Bizikidetzaren arloko aholkulariak koordinatzea, baita Bizikidetza Ataleko bizikidetza arloko prestatzaile-laguntzaileen taldearena ere.

–Koordinazioa erraztea instituzioen (Nafarroako Gobernuko departamentuak, udalak, mankomunitateak, unibertsitateak, Bizikidetzaren Behatokia...) eta bizikidetzaren aldeko hezkuntzaren berariazko alorretan lan egiten duten erakundeen artean, dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabiliz, eta ebaluazioa eta ikerketa egitea alor horretan.

–Ikastetxeei aholku ematea bizikidetza planak prestatu eta garatzeko orduan eta programak sustatzea bizikidetzaren aldeko hezkuntzari buruz, bitartekotzari eta bakearen aldeko hezkuntzari buruz, hezkuntza emozionalari buruz eta eskolako jazarpenaren prebentzioari buruz, besteak beste.

–Ikasleen eta irakasleen partaidetza duten jarduerak sustatu, bultzatu eta koordinatzea, eskolako bizikidetza hobetzeko, batik bat eskolako bitartekotza eta ikasle laguntzailearen programak.

–Erakunde eta antolakundeak koordinatzeko jarduketetan parte hartzea, horiek bizikidetzari lotutako alderdiak lantzera bideratzen direnean, baita departamentuak Bizikidetza Atalaren esku uzten dituen ordezkaritza lanetan ere.

–Hezkuntza Departamentua ordezkatzea Estatuan zein Europan eskolako bizikidetzari buruz egiten diren jarduera eta proiektu guztietan.

–Ikastetxe bakoitzean bizikidetzaren arduradunaren figura lagundu eta sustatzea, eta baliabideak ematea bere eginkizunak bete ditzan.

–Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin eta Nafarroako Gobernuaren gainerako unitateekin elkarlanean aritzea berdintasunaren printzipioa hezkuntza sisteman txertatzeko eta prozesu hori ebaluatu eta segimendua egiteko lagungarriak diren ibilbideak ezartzen.

–Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiekin kolaboratzea berdintasunaren printzipioa txertatzen hezkuntza politiketan eta Nafarroako ikastetxeen irakaslanean eta antolaketan.

–Hezkuntza Departamenturako Berdintasun Plan bat garatzen laguntzea, behar dituen egiturak eta lan prozesuak ezarriz.

–Teknikari eta irakasleek behar duten espezializazioa, gaitasuna eta orientazioa bermatzea.

–Hezkuntza komunitatearekin sentsibilizazio lana egitea berdintasunaren alde modu koordinatuan lan egitearen beharraz, hori baita indarkeriari aurrea hartzeko eta benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko modu bakarra, gizarte askotarikoa eta inklusiboa helburu.

–Berdintasun planaren esparruan egiten diren ekintzak jakinarazi, hedatu eta horien gainean kontu ematea hezkuntza komunitateari eta gizarteari oro har, ekintza horiek emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeria mota guztiei aurrea hartzen laguntzen baitute.

–Generoaren ikuspegia erabiltzea Hezkuntza Departamentuak egiten dituen estatistiketan eta azterlanetan.

–Berdintasunaren printzipioa unibertsitatearen esparruan sartzen laguntzea, bereziki irakasleen prestakuntzarekin lotutako arlo akademikoetan, graduatu ondoko berariazko ikasketak sortzeko eta arlo horretako ikerlanak eta azterketak egiteko erraztasunak emanez.

–Toki entitateen berdintasun arloekin elkarlanean aritzea, nork bere eskumenen esparruan, baterako hezkuntzari buruzko eta indarkeriari aurrea hartzeko programa eta proiektuak prestatzen hezkuntza komunitatearentzat.

–Erkidegoan, estatuan edo Europan aritzen diren bestelako hezkuntza instituzioekin eta berdintasunaren aldeko erakundeekin koordinatzea eta elkarrekin lan egitea bere helburuak errazago lortzeko asmoz.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

5. ATALA

Lanbide Heziketaren Zerbitzua

25. artikulua. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzak planifikatzea, antolatzea eta garatzea, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan.

–Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak planifikatzea, antolatzea eta garatzea, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuekin lankidetzan.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak sortu, aldatu eta kentzeko proposamena egitea.

–Zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen berariazko prestakuntzarako urteko plana planifikatu, diseinatu eta prestatzea.

–Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetan berrikuntza teknologiko eta didaktikoko proiektuak diseinatu eta garatzea.

–Lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen ekipamendua eskuratzeko irizpideak ezarri eta ekipamendu hori planifikatzea, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak abian jartzen dituen plan estrategiko teknologiko eta soziolaboralak garatzen laguntzea.

–Lantokietan egitekoak diren prestakuntza jarduerak antolatu, programatu eta ebaluatzea, kasuan kasuko enpresekin eta erakundeekin batera, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetako ikasleentzat.

–Lanbide Heziketako ikastetxeen eta arte eskolen nazioarteko dimentsioa sustatu eta garatzea, ikasleak, irakasleak eta zuzendaritza taldeak nazioarteko esparruan mugitzeko proiektuak garatuz.

–Enplegurako prestakuntzako eskaintzak diseinatu eta garatzea langileentzat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin batera.

–Ikastetxe bateratuen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen planifikazioa, antolaketa, sustapena eta garapena, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 10eko 5/2002 Lege Organikoan ezarritakoan oinarrituta eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 107. artikuluarekin bat.

–Lanbide heziketaren, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen tituluak Nafarroako produkzio ingurunera egokitzea.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala eta hari lotutako titulu eta espezializazio berriak planifikatu, zabaldu eta garatzea.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea eta eragile ekonomiko eta sozialekin harremana izatea zerbitzu honen eginkizunekin lotura duen orotan.

–Estatuko erreferentziako zentroen planifikazioa, antolaketa, sustapena eta garapena, haien titulartasuna Hezkuntza Departamentuari dagokionean. Estatuko erreferentziako zentroen garapenean laguntzea, haien titulartasuna beste administrazio publiko batzuei dagokienean.

–Kalitatea sustatzea Nafarroako kualifikazio sistemaren kudeaketan.

–Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuaren deialdiak planifikatu eta garatzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean arituz.

–Kualifikazioen esparru europarrarekin, gaitasunaren ebaluazioarekin eta horri lotutako orientazio prozesuarekin zerikusia duten proiektu nazional eta nazioartekoetan lagundu eta parte hartzea, ekintza horiek Nafarroan garatuz, beste eragile batzuekin batera.

–Izaera ekintzailea sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko proiektuak planifikatu eta garatzea, zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetako ikasleei begira.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

26. artikulua. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren egitura.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala.

b) Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atala.

c) Lanbide Kualifikazioen Atala.

27. artikulua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren kudeaketa eremuko ikasketen eskaintza planifikatzea, enpleguarekin, eskaera sektorialekin, eskaintzen lurralde banaketarekin, ikastetxeen eskalarekin eta beharrezkoa duten espezializazioarekin edo balioaniztasunarekin zerikusia duten irizpideei jarraikiz.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren kudeaketa eremuko irakaskuntzetara sartzeko probak eta ikastaroak planifikatzea.

–Heziketa zikloetan sartzeko proben deialdia, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzetarako gaitasun artistikoaren probak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetarako berariazko probak kudeatzea.

–Aurreko ataletan aipatutako irakaskuntzen antolamendu akademikoa eta garapena.

–Irakasleen lanbide profilekin zerikusia duten azterlan eta proposamenak egitea.

–Lanbide heziketaren irakaskuntzak, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak sortu, abian jarri, aldatu eta kentzeko proposamenak egitea, departamentu honetako eta Nafarroako Foru Administrazioko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan.

–Ekintza instituzionalak koordinatzea arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen Lanbide Heziketaren hedapenerako: prestakuntzaren, lanaren eta lanbidearen arloa, eta nazioarteko mugigarritasuna.

–Prestakuntza modalitate desberdinen sistemak diseinatu, garatu eta kudeatzea: izaera presentzialeko sistema orokorra, urrutiko eta on lineko prestakuntza, helduentzako sistema berezia. Halaber, proba libreen modulukako eskaintza.

–Jarduketak antolatzea lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen garapena sustatzeko.

–Lanbide heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetako irakasleen prestakuntza beharrak aztertzea, hobekuntza, berrikuntza eta garapen instituzional, teknologiko eta didaktikoa helburu.

–Lanbide heziketako irakaskuntzak, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen berariazko prestakuntzarako urteko plana diseinatu eta kudeatzea.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen trebakuntzarako lankidetza akordioak bultzatzea beste autonomia erkidego, erakunde ofizial edo produkzio entitate batzuekin.

–Zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzekin lotura duten planak, azterketa estrategikoak eta estatistikak prestatzea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

28. artikulua. Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atala.

Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuko lanbide heziketako ikastetxeetan azterlan eta jarduketa proposamenak egitea, azpiegitura teknologikoak eta ekipamendukoak hobetzeari dagokionez.

–Lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan berrikuntza proiektuetarako deialdiak kudeatzea eta horien gaineko jarraipena egitea.

–Hobekuntza teknologiko eta didaktikoak sustatzea Lanbide Heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetako irakaskuntzan, eta ikastetxeei arlo horretako aholkuak ematea.

–Lanbide heziketako irakaskuntzekin, hala presentzialekin nola urrutikoekin, zerikusia duten argitalpen proiektuak diseinatu eta kudeatzea.

–Lanbide heziketako ikastetxeak eta arte eskolak ekipamenduz hornitzeko irizpideak zehaztea eta hori gauzatzeko plangintza egitea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin kolaboratzea berrikuntzarako eta teknologia eta antolabidea hobetzeko politiketan.

–Lanbide heziketako irakaskuntzetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetan berrikuntza teknologiko eta didaktikoa sustatzearen ardura duten erakunde nazionaletan parte hartzea, eta denen intereserako proiektuetan laguntzea.

–Lanbide heziketako ikasleentzako lantokiko prestakuntza modulua, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleentzako enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktikoko fasea eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleentzako prestakuntza praktikoko modulua planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, bai eta programazio eta jarraipen jarduerak egitea ere.

–Lanbide Heziketa Dualeko eskaintzen kudeaketa, koordinazioa eta jarraipena egitea.

–Lantokiko prestakuntza modulua, enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktikoko fasea, prestakuntza praktikoko modulua eta kirol irakaskuntzetako prestakuntza praktikoko modulua ezarri eta abian jartzearen azterketa egitea, eta entitate laguntzaileen katalogoa prestatzea.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetan titulua erdietsi duten ikasleak lan munduan nola sartu diren jarraitzeari lotutako estatistikak eta azterlanak prestatzea.

–Enplegurako prestakuntzaren arloko aholkularitza eta jarduketa ildoen proposamena, Hezkuntza Departamentuaren menpeko lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan.

–Hezkuntza Departamentuaren menpeko lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan enplegurako prestakuntzako ekintzak planifikatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea, ezaugarriak eta inguruabarrak kontuan hartuta.

–Ekintza instituzionalak garatzea enpresaren eta lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen sarearen arteko loturak hobetzeko, horrela prestakuntzaren eta enpleguaren arteko egokitzapena hobea izan dadin.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzekin zerikusia duten nazioarteko proiektuak sustatu eta haietan parte hartzea, ikasleen etorkizun profesionala eta irakasleen hobekuntza eta eguneratze profesionala aintzat hartuz.

–Europar Batasunak Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzen arloan egiten dituen programen ardura duten erakunde nazionaletan parte hartzea, eta Estatuko edo atzerriko beste erakunde batzuekin harremanetan jartzea, denen intereseko proiektuetan parte hartu edo laguntzeko.

–Nazioarteko ekintza eta proiektuen plangintza, garapena eta segimendua egitea, haien kontratu bidezko kudeaketa eta kudeaketa ekonomikoa eta haien justifikazioa erakunde eskudunen aurrean.

–Lanbide heziketako irakaskuntzak, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak edo Hezkuntza Departamentuko nazioarteko proiektuak Europar Batasunaren edo beste erakunde batzuen funtsen bidez kofinantzatzeko aukerak aztertzea.

–Kofinantziaziorako eskaerak edo akordioak prestatu eta tramitatzea, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuarekin koordinatuta.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

29. artikulua. Lanbide Kualifikazioen Atalaren eginkizunak.

Lanbide Kualifikazioen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutuko zuzendaritzaz arduratzea.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkaritza lanak egitea, Foru Komunitateko Administrazioaren eta ordezkari gehien dituzten eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza organo horren araudian ageri den moduan.

–Nafarroako Kualifikazioen Sistema Nazionaleko kalitatearen ebaluaziorako adierazleak eta kalitate irizpideak zehaztea.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala aplikatu eta garatzearen ondoriozko ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea, Nafarroan hobeki aplika daitezen laguntzeko.

–Ekintzak aztertu eta proposatzea lanbide kualifikazioen sistema integratua eguneratzeko, kontuan izanik lurraldea, Espainia eta Europa.

–Europako erreferentzia esparrua garatzeko eta lanbide kualifikazioak aitortzeko ekimenetan parte hartzea eta haiek sustatzea.

–Laguntza teknikoa ematea eraginkortasunez eta koordinatuta lan egin dezaten kualifikazioen sistema integratu bat Nafarroan martxan jartzean parte hartzen duten antolaketa unitateek.

–Lankidetza hitzarmenak proposatzea beste entitate nazionalekin eta nazioartekoekin, lanbide kualifikazioei buruzko, haiei lotutako prestakuntzari buruzko eta esperientziak emandako lanbide gaitasunak egiaztatzeari buruzko alderdiak garatu eta aztertzeko.

–Lankidetzarako bideak proposatzea produkzio agenteekin, enpresaburuekin eta langileekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren esparruan.

–Lanbide gaitasunak, edo, hala badagokio, kualifikazioak identifikatu eta zehaztea, Nafarroako produkzio sarea garatzeko garrantzitsuak direnak.

–Kualifikazioen Institutu Nazionalarekin elkarlanean aritzea Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala prestatu eta eguneratzeko.

–Elkarlanean aritzea Lanbide Heziketako titulu eta espezializazioak prestatzearen gaineko eskumena duten administrazioekin.

–Kualifikazioak, gaitasunak eta estandarrak proposatzea Kualifikazioen Institutu Nazionalari.

–Proiektu berrien proposamenak egitea, Lanbide Heziketa, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak hobetu eta garatzeko.

–Kualifikazioen Sistema Nazionalaren tresnei eta ekintzei buruzko ezagutza eta zabalkundea sustatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala Nafarroako Foru Komunitatean garatzeko laguntza baliabideak planifikatu eta kudeatzea.

–Lanbide orientazioaren sistema integratu bat garatzeko ekintzak sustatu eta horretan laguntza ematea.

–Sostengua ematea eta koordinazioa egitea ikastetxe bateratuetako urteko jarduketa plana zehazteko.

–Lanbide Heziketako titulazioak Nafarroako produkzio sektoreen beharretara egokitu eta eguneratzea, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan, kualifikazioen eboluzioaren ondorioz.

–Laguntza teknikoa ematea eta elkarlanean aritzea Nafarroako Lanbide Heziketaren sareko ikastetxe bateratuak eta Estatuko erreferentziako ikastetxeak garatu eta sortzeko.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

6. ATALA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua

30. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuan ezarritako eginkizunak beteko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak.

III. KAPITULUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

31. artikulua. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:

a) Unibertsitatearen esparruko eskudantziak.

b) Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

c) Unibertsitateaz kanpoko irakasleriaren gaineko politika, I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua eta unibertsitateaz kanpoko irakasleen ordezkaritza organoekin izan beharreko harremana taxutu eta garatzea, departamentuan eskumena duten beste organo batzuekin elkarlanean.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenekoak diren hezkuntza arloko azpiegitura obrak planifikatu eta kudeatzea.

e) Bere eskumenen esparruko diru-laguntzak planifikatu, eman, kudeatu eta kontrolatzea.

f) Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

32. artikulua. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran.

a) Unibertsitateen Zerbitzua.

b) Giza Baliabideen Zerbitzua.

c) Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua.

d) Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua.

e) Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzua.

2. ATALA

Unibertsitateen Zerbitzua

33. artikulua. Unibertsitateen Zerbitzuaren eginkizunak.

Unibertsitateen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren eta ikerketaren arloetako jarduketak programatu, kudeatu eta gauzatzea.

–Goi mailako irakaskuntzaren arloan Estatuko gainerako administrazio eta entitateekiko harremanetan parte hartzea, bai eta Nafarroan dauden unibertsitateekiko harremanetan ere; ikerketa zientifiko eta teknikoko jarduerak erabakitzen, jarraitzen eta ebaluatzen dituzten organoetan ere parte hartzea.

–Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako irakaskuntzaren plangintzari buruz eta unibertsitateen ekonomi eta finantza araubideari buruz eginarazten zaizkion azterlan eta txostenak egitea, kudeatzen duen esparruan.

–Ikasketak eta fakultate, goi mailako eskola tekniko, unibertsitate eskola eta unibertsitate institutuak sortzeari eta desagertzeari buruz eskatzen zaizkion azterlanak egitea, kudeatzen duen esparruan.

–Nafarroako Foru Komunitateak unibertsitateen arteko programetan parte har dezan sustatzea (Estatuko, Europako eta nazioarteko programetan).

–Ikerketa sustatzeari, bultzatzeari eta koordinatzeari buruz bere gain uzten diren jarduketak bultzatu eta aurrera eramatea.

–Zerbitzuak kudeatzen duen esparruko deialdiak eta unibertsitateekin lankidetzan aritzeko proposamenak egin, kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako komunitate zientifikoak prestakuntzarako eta ikerketa zientifiko eta teknikorako Estatuko, Europar Batasuneko eta nazioarteko programetan duen partaidetza sustatzea eta laguntzea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

34. artikulua. Unibertsitateen Zerbitzuaren egitura.

Unibertsitateen Zerbitzuak Unibertsitateen Atala dauka atxikita.

35. artikulua. Unibertsitateen Atalaren eginkizunak.

Unibertsitateen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena ikertu eta proposatzea, unibertsitateko goi mailako irakaskuntzari dagokionez.

–Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren arloan egiten diren hitzarmenak eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoari egiten zaizkion transferentzia ekonomikoak tramitatzea.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazioa eta finantzak kontrolatzea eta haien jarraipena egitea.

–Gainerako administrazio unitateekin lankidetzan aritzea Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza Sistema diseinatu eta garatzeko.

–Unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren Esparru Europarra garatzeko eratzen diren nazio mailako eta nazioarteko balorazio batzordeetan eta lan taldeetan parte hartzea.

–Unibertsitateko goi mailako ikasketen gainean eskatzen zaizkion txosten teknikoak eta azterlanak egitea.

–Nafarroako unibertsitate ikastetxe eta ikasketak baimentzeko txostenak egitea eta horren gaineko espedienteak tramitatzea, bai eta unibertsitate ikastetxeen erregistroa eguneratu eta haren segimendua egitea ere.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroak garatzeko abiaburuko lankidetza-hitzarmenaren eta bestelako hitzarmen berariazkoen proposamena egitea, Nafarroako sustatzaile, antolatzaile eta laguntzaileen arteko koordinazioa antolatzea eta ikastaro horien administrazioa eta finantzak kudeatzea, Foru Komunitateko Administrazioari dagokion eremuan.

–Unibertsitateko jarduera zientifikoak sustatzea.

–Unibertsitateko ikerketa zientifikoa Nafarroako gizartearen benetako beharrei aplikatzera bideratzen diren ekintzei laguntza ematea.

–Nafarroako zientzialari gazteen prestakuntza, kualifikazioa eta garapena sustatzea, eta Europar Batasunean beren gisakoak direnekin profesionalki parekatzea.

–Nafarroako komunitate zientifikoaren etengabeko prestakuntza sustatzea.

–Jarduera zientifikoak, hala banakakoak nola taldekoak, diruz laguntzeko egiten diren deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Foru Komunitateko jarduera zientifikoak Estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuen jarduerekin koordinatzeko lana sustatzea.

–Nafarroako Foru Komunitateak parte hartzea informazio zientifikoa trukatzeko nazioartean zein Estatuan dauden sareetan.

–Nafarroako Gobernuko erakunde desberdinek ikerketa zientifikoaren eta garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren arloetan egiten dituzten ekintzen kudeaketan eta koordinazioan laguntzea.

–Nafarroako unibertsitateetako ikerketa zientifikorako proiektuei (nazioarteko, Estatuko eta Foru Komunitateko planen inguruko proiektuei) buruzko txostenak egitea.

–Zientzia sustatu eta bultzatzearen arloan (I+G+B) nazioarteko, Europar Batasuneko, Estatuko eta Foru Komunitateko lan batzorde edo taldeetan parte hartzea, hala eskatzen zaionean.

–Zientzia sustatu eta bultzatzeari buruzko Urteko Memoria eta Nafarroako I+G+B sistemari buruz eskatzen zaizkion datu estatistikoak prestatzeko lana koordinatzea.

–Goi mailako ikasketei eta etengabeko prestakuntzari buruz eskatzen zaizkion programak diseinatzen eta betearazten laguntzea.

–Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza ematea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Goi mailako Irakaskuntzaren Atalaren berariazko kudeaketa administratiboa kontrolatzea.

–Goi mailako Irakaskuntzarako Europako Esparruaz eta Unibertsitateei buruzko Lege Organikoa Foru Komunitatean garatzeko moduaz eskatzen zaizkion azterlan eta txosten teknikoak tramitatzea.

–Hezkuntza Departamentuko eta beste departamentuetako unitate administratiboekin elkarlanean aritzea, Nafarroan goi mailako irakaskuntzaren plangintza garatzeko.

–Beken deialdi orokorrez aparte, goi mailako irakaskuntzaren eremuan egiten diren laguntza deialdiak tramitatu eta gainbegiratzea: nazioarteko mugigarritasunerako deialdia eta onartzen diren beste batzuk.

–Hezkuntza Departamentuko Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoarekin eta Beka Bulegoarekin elkarlanean aritzea, goi mailako irakaskuntzetarako laguntzak aztertu, kudeatu eta tramitatzeko orduan.

–Nafarroako Estatistika Institutuak eskatzen dituen datu estatistikoak biltzea eta Estatistika Planetako fitxak zehaztea.

–Unibertsitateko Informazio Sistema Integratuan laguntzea, Hezkuntza Departamentuko datuak emanez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko datuak baliozkotuz eta unibertsitateko adierazleak prestatzean parte hartuz.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta UHUNek Iruñean eta Tuteran dituen zentro elkartuei egin beharreko transferentzia ekonomikoak kudeatzea.

–Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza planifikatu, prestatu eta ematea.

–Ikastetxeetako irakasleek unibertsitateko ikasleen praktiketan tutore gisa izandako parte-hartzearen aitorpena kudeatzea: hitzarmenak sinatzea eta ziurtagiriak luzatzea.

–Hezkuntza Departamentuak, ikastetxeetan proiektuak aurrera eramateko, unibertsitateekin sinatzen dituen lankidetza hitzarmenak kudeatzea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak.

3. ATALA

Giza Baliabideen Zerbitzua

36. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren eginkizunak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak langileriaren arloan esleituak dituen eskudantziak gauzatu, koordinatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion langileria arloko espedienteak tramitatzea.

–Izendapenak, lanpostu hartzeak, destinoak, kargu-uzteak eta langileen gainerako inguruabarrak tramitatzea, bai eta departamentuko langileen araubide juridikoari dagozkion gaiak ere, 58. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe.

–Departamentuko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza prestatzea, departamentuko gainerako organo eskudunekin batera.

–Irakasleen funtzionamendurako plantillak zehazteko irizpideak ezartzea.

–Irakasle ez diren langileen plantilla organikoa prestatzeko eta langile horien lan eskaintzaren proposamena Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzeko proposamenak egitea.

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion lanpostuak betetzeko deialdiak eta prozedurak prestatu eta tramitatzea.

–Departamentuko organo eskudunak ikastetxeetan zehazten dituen plantillak kudeatu eta administratzea.

–Sindikatuekin langileen arloko akordioak sinatzeko proiektuei buruzko azterketak eta txostenak egitea.

–Informazioa kudeatzeko sistema integratuak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak proposatu eta bultzatzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Langileen arloko arauzko xedapenen eta administrazio ebazpenen aurreproiektuak egin eta proposatzea, baita lizentzia eta baimenei buruzkoak ere.

–Langileen bateraezintasun araubidea aplikatzea.

–Departamentuaren menpeko langileen lan baldintzen gaineko araudia prestatzeko edo aldatzeko proiektuei buruzko azterlanak egitea.

–Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunekin kolaboratzea eta elkarlanean aritzea sindikatuekin langileen arloko akordioak sinatzeko proiektuei buruzko azterketak eta txostenak egiteko orduan.

–Hezkuntza Departamentuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen kolaboratzea eta prozesu horietan parte hartzea.

–Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

–Laneko Arriskuen prebentzioari buruz indarra duen araudian ezarritako eginkizunak eta, bereziki, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31. artikuluan eta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren III. Kapituluan ezarritakoak.

–Prebentziozko jarduketaren planak eta programak diseinatu, aplikatu eta koordinatzea.

–Langileen segurtasuna eta osasuna uki ditzaketen arrisku faktoreen ebaluazioa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Lehentasunak zehaztea prebentziozko neurri egokiak hartzerakoan, eta horien eraginkortasuna begiratzea.

–Langileentzako informazioa eta prestakuntza, lan arriskuen prebentzioaren arloan.

–Langileen osasuna begiratzea, lanaren ondoriozko arriskuei dagokienez.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

37. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren egitura.

1.–Giza Baliabideen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Langileriaren Araubide Juridikoaren Atala.

b) Deialdien Atala.

c) Langileen Kontratuen Atala.

d) Langile Kontratatuak Kudeatzeko Atala.

e) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atala.

2.–Atal horietako burutzak prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko dira.

38. artikulua. Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetako arauzko xedapenen eta administrazio egintzen aurreproiektuei idazketa teknikoa ematea, eta horien tramitazioaren jarraipena egitea.

–Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Legearen 59. artikuluari jarraikiz beste departamentu batzuek irakasleen inguruan ematen dituzten arauzko xedapenen txostena.

–Langileen araubide juridikoari buruzko kontsulten ebazpena.

–Epaiak betearazteko proposamenak egitea, Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetan.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleituriko arloekin loturiko eskaera eta erreklamazioen gaineko ebazpen proposamenen txostena prestatzea eta espedienteak tramitatzea.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari aholku juridikoak ematea.

–Arauzko xedapenak bildu eta mantentzea, Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako gaietan.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetako administrazio espediente eta dokumentuak organo judizialetara bidaltzeko prestatzea, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin batera.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

39. artikulua. Deialdien Atalaren eginkizunak.

Deialdien Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Departamentuko organo eskudunak ikastetxeetan zehazten dituen plantillak kudeatu eta administratzea.

–Administrazioan sartu eta lanpostuak bete eta hornitzeko deialdiak eta, oro har, Hezkuntza Departamentuaren menpekoak diren langileria arloko deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetan arauzko xedapenak eta administrazio egintzak betearaztea eta aplikazio irizpideak zehaztea, beste organo eskudun batzuekin batera.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetan agintzen zaizkion administrazio espedienteak betearaztea eta horien jarraipena egitea.

–Deialdien tramitazioan informazioa kudeatzeko sistemak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak aztertzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari edo Atalari esleitutako arloetan departamentura igortzen diren galderei eta informazio eskaerei buruzko txosten teknikoak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

40. artikulua. Langileen Kontratuen Atalaren eginkizunak.

Langileen Kontratuen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Departamentuko plantilla organikoa kudeatu eta administratzea eta ikastetxeetako zuzendaritza karguak tramitatzea.

–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak eta Departamentuko lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren kontratuak kudeatzea.

–Departamentuak kontratatutako langileen espediente pertsonalak eguneratzea.

–Giza Baliabideen Zerbitzuari edo Atalari esleitutako arloetan departamentura igortzen diren galderei eta informazio eskaerei buruzko txosten teknikoak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

41. artikulua. Langile Kontratatuak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

Langile Kontratatuak Kontratatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Aldi baterako ezintasun prozesuak, absentismoak eta langileak (irakasleak eta bestelakoak) ordeztu beharra ekartzen duten egoerak kontrolatzea.

–Plantillak egokitzeko eta eskura dauden baliabideak kudeatzeko irizpideak prestatzea.

–Departamentuko plantilla organikoa aldatzeko proposamenak egitea, hura egokitzeko ikastetxe bakoitzaren egoera eta beharretara.

–Ikastetxeetako irakasle ez diren langileen antolaketa, kudeaketa eta eginkizunak ezartzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

42. artikulua. Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalaren eginkizunak.

Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Laneko arriskuen prebentzioari buruz indarra duen araudian ezarritako eginkizunak eta, bereziki, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31. artikuluan eta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren III. Kapituluan ezarritakoak.

–Prebentziozko jarduketaren planak eta programak diseinatu, aplikatu eta koordinatzea.

–Langileen segurtasuna eta osasuna uki ditzaketen arrisku faktoreen ebaluazioa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Lehentasunak zehaztea prebentziozko neurri egokiak hartzerakoan, eta horien eraginkortasuna begiratzea.

–Langileentzako informazioa eta prestakuntza, lan arriskuen prebentzioaren arloan.

–Prebentzio arloko aholkuak eta laguntza teknikoa ematea ikastetxeetako zuzendariei, unitate administratiboen arduradunei eta, oro har, departamentuko langile guztiei.

–Langileen osasuna begiratzea, lanaren ondoriozko arriskuei dagokienez.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

4. ATALA

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua

43. artikulua. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren eginkizunak.

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Ikastetxe publikoei eguneroko funtzionamendurako kredituak ematea eta horiek kudeatzea, eta behar bezala aplikatzeko laguntza teknikoa eskaintzea.

–Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza mailetako ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien diru-laguntza arautuak kudeatzea.

–Toki entitateei beren mendean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako diru-laguntzak ematea proposatzea eta haiek kudeatzea; horretatik kanpo daude inbertsioetarako, obretarako eta ekipamendurako diru-laguntzak.

–Ikasketa beken eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Testuliburuak finantzatzeko programa proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

–Langileen nominak eta Gizarte Segurantzan egindako kotizazioen likidazioak egitea.

–Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

–Hezkuntza Departamentuko langileria gastuak eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko gainerako gastuak kontrolatzea eta aurrekontu jarraipena egitea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

44. artikulua. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren egitura.

1. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atala.

b) Nominen eta Gizarte Aseguruen Atala.

c) Azterlan Ekonomikoen Atala.

2. Nominen eta Gizarte Aseguruen Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

45. artikulua. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalaren eginkizunak.

Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Ikastetxe publikoei eguneroko funtzionamendurako kredituak ematea eta horiek kudeatzea, eta behar bezala aplikatzeko laguntza teknikoa eskaintzea.

–Ikasketa beken eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Testuliburuak finantzatzeko programa proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza mailetako ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien diru-laguntza arautuak proposatu eta kudeatzea.

–Ikastetxe pribatuetarako hezkuntza itunen eta diru-laguntza arautuen modulu ekonomikoak aztertzea eta proposatzea.

–Udalei beren menpean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako diru-laguntzak ematea proposatzea eta haiek kudeatzea; horretatik kanpo daude inbertsioetarako, obretarako eta ekipamendurako diru-laguntzak.

–Ikastetxe pribatuetako eta titular gisa Hezkuntza Departamentua ez duten ikastetxe publikoetako irakasleen fitxa pedagogikoak tramitatu eta eguneratzea, bai eta horien osaera pedagogiko administratiboa ere.

–Goi mailako ikasketetarako eta unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko zein bereziko ikasketetarako beken eta laguntzen deialdi arruntak proposatzea.

–Beka espedienteen ordainketa kudeatu, tramitatu, kontrolatu eta proposatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

46. artikulua. Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalaren eginkizunak.

Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Departamentuko langileen nominak egitea eta langileen Gizarte Segurantza kudeatzea.

–Ikastetxe pribatu itunduetako langileen nominak egitea, Gizarte Segurantzako kuotak kontrolatu eta ordaintzea eta ordezko langileen ordainketa kudeatzea, ordainketa delegatua barne.

–Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

–Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

47. artikulua. Azterlan Ekonomikoen Atalaren eginkizunak.

Azterlan Ekonomikoen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

–Langileria gastuak eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko gainerako gastuak kontrolatzea eta aurrekontu jarraipena egitea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

5. ATALA

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua

48. artikulua. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntzako azpiegiturako obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuko egoitza administratiboaren instalazio eta egoitza guztiak planifikatu, banatu, gauzatu eta mantentzea.

–Agintzen zaizkion hezkuntzaz kanpoko azpiegitura obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Ikastetxe eta egoitzak mantentzeko eta hezkuntza beharretara egokitzeko lanak.

–Departamentuaren menpeko ikastetxe eta zerbitzuak ekipamenduz hornitzeko planak gauzatu eta kontrolatzeko plangintza egitea. Eremu honetatik kanpo gelditzen dira tresneria informatikoa, lizentziak, periferikoak eta gelako gailuak, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuaren eskumenekoak izanen baitira.

–Toki entitateei hezkuntza arloko obrak eta inbertsioak egiteko eta ekipamendua erosteko ematen zaizkien diru-laguntzak kudeatzea.

–Hezkuntza Departamentuaren menpekoak diren eta hezkuntzarako erabilera duten eraikinak erabiltzeko bidezkoak diren baimenak kudeatu eta proposatzea.

–Toki entitateekin lankidetza hitzarmenak kudeatzea eta proposatzea, udal instalazioak hezkuntzarako erabiltzeko.

–Ikastetxeak sortzeko, abian jartzeko, aldatzeko eta ixteko baimen espedienteak kudeatu, tramitatu eta proposatzea.

–Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarriak planifikatzea eta horietarako deialdia egin, kudeatu eta kontrolatzeko proposamenak prestatu eta bideratzea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin eta Aniztasunarekiko Arretaren Zerbitzuarekin batera.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

49. artikulua. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.

1. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atala.

b) Obren Atala.

c) Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atala.

2. Hezkuntza Departamentuko Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

50. artikulua. Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzaren eskumenekoak diren espediente administratiboak gainbegiratu eta koordinatzea.

–Kontratazio administratiboaren prozesuan Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari esleitutako dokumentuen tramitazioa eta kontrol administratiboa.

–Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarriak planifikatzea eta horietarako deialdia egin, kudeatu eta kontrolatzeko proposamenak egitea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin eta Aniztasunarekiko Arretaren Zerbitzuarekin batera.

–Eskola garraio eta jantoki zerbitzuei buruzko eginkizunei dagozkien administrazio espedienteak instruitzea.

–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeak eta departamentuaren egoitza garbitzeko kontratuak planifikatu eta kontrolatzea.

–Ikastetxeak sortzeko, abian jartzeko, aldatzeko eta ixteko baimen espedienteen gaineko txostena egitea, tramitatzea eta proposatzea.

–Nafarroako unibertsitateak kanpoko ikastetxeen erregistroa kudeatu eta eguneratuta mantentzea, eta Hezkuntza Ministerioaren unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Estatuko Erregistroarekin koordinatuta edukitzea.

Hezkuntza Departamentuaren menpekoak diren eta hezkuntzarako erabilera duten eraikinak erabiltzeko espedienteen gaineko txostena egitea, tramitatzea eta proposatzea, eta halaber toki entitateekiko lankidetza hitzarmenak, udal instalazioak hezkuntzarako erabiltzekoak.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

51. artikulua. Obren Atalaren eginkizunak.

Obren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntzako azpiegitura beharrak planifikatzea epe laburrera, ertainera eta luzera.

–Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetako obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuan behar diren obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntzakoa ez den azpiegituran agintzen zaizkion obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntzaren arloko obretarako diru-laguntzak emateko deialdiak egin, kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako Gobernuaren eskoletan obra zibilen konponketak egitea, hala behar denean.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

52. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalaren eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetako instalazioak mantentzea.

–Udal titulartasuneko ikastetxeak behar bezala mantentzeko lanak gainbegiratzea.

–Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetan segurtasun arauak betetzen diren begiratzea, eraikinen ebakuazioari, hornidurei, instalazioei, jantokiei eta abarri dagokienez.

–Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxe guztietan ekipamendu didaktikoaren planak eta azpiegitura planak egin, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea.

–Hezkuntza Departamentuaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea, segurtasunaren arloan eskumena duten organoekin lankidetzan.

–Ikastetxe edo egoitza berriak ekipamenduz hornitzea, Obren Atalarekin lankidetzarekin elkarlanean.

–Sare publikoko ikastetxeetan informatika eta komunikazio sareak instalatzeko eskumena duten organoekin koordinatu eta kolaboratzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

6. ATALA

Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzua

53. artikulua. Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta bultzatzeko ekintzak egitea, baita curriculumean txertatzekoak ere.

–Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako materialak erosterakoan aholku ematea, eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea ikastetxeentzat ekipamendu informatikoa eta ikus-entzunezkoa, komunikazio sistemak eta informazioaren teknologiak erosteko planak eta irizpideak finkatzeko orduan.

–Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Eskoletako informazioa kudeatzeko programak eta prozesuak garatzea.

–Eskola estatistikak prestatzea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

–Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, Administrazioko beste unitate batzuekin batera.

–Informazioa kudeatzeko sistema integratuak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak proposatu eta bultzatzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Departamentuko giza baliabideen kudeaketa hobetzeko eta modernizatzeko proiektuak prestatzea.

–Hezkuntza Departamentuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen kolaboratzea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

54. artikulua. Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

1. Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atala.

b) Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atala.

c) Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atala.

2. Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

55. artikulua. Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalaren eginkizunak.

Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta erabiltzeko ekintzak egitea, baita curriculumaren arlo eta irakasgaietan txertatzekoak ere.

–Hezkuntzako Teknologien Atalaren web orriko edukiak eta materialak eguneratzea.

–Curriculumean berrikuntza eta gaitasun digitalaren garapena sustatzea.

–Departamentuko proiektuen garapena bultzatzea hezkuntza berriztapenaren eta garapen teknologikoaren arloetan.

–Eskola estatistikak prestatzea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

–Irakasleak teknologia berrietan trebatzeko beharrak detektatzea eta behar den prestakuntza mota garatu eta ematea, baita curriculumean teknologia berriak txertatzekoak ere, irakasleen urteko prestakuntza planaren barrenean.

–Hezkuntzako teknologiaren arloko aholkulariak koordinatzea, baita hezkuntzako teknologiaren ikastetxeen sareko arduradunen taldea ere.

–Irakasleen Laguntza Zentroetako hezkuntzako teknologiaren arloko aholkulariekin elkarlanean, teknologia berriak ikastetxeetan txertatzeko ekintzak zuzendu eta koordinatzea.

–Hezkuntza komunitateko sektoreek curriculum integrazioari, gailuei, metodologiei eta abarrei buruz egiten dituzten kontsulta guztiei kasu egin eta aholku ematea, Hezkuntza Departamentuak ezarritako bideak erabiliz.

–Irakasleen urrutiko prestakuntza kudeatu eta koordinatzea, hezkuntzako teknologietan trebatzeko, Prestakuntza Atalarekin elkarlanean.

–Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea, eta teknologia horiek baliabide didaktiko gisa erabil daitezen sustatzea.

–Ikastetxeen heldutasun teknologikoari eta irakasteko gaitasun digitalari buruz dauden hezkuntza berriztapenerako proiektuen jarraipena egitea.

–Beste entitate batzuekin batera lan egitea (Gobernuaren beste departamentu batzuk, beste autonomia erkidego batzuk, Hezkuntzako Ministerioa, Europako Batzordea) gaitasun digitala hobetzeko proiektuetan eta teknologia berriei eta hezkuntzari buruzko arloetan.

–Ikasgelak osatzeko balizko hornigaiak ezagutu eta ebaluatzea.

–Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoarekin elkarlanean, ikaskuntzaren metrikak osatzeko elementuak analizatzea, eta, horietatik abiatuta, hezkuntza arloko teknologiak txertatzeko hobekuntzak proposatzea.

–Eskola erakundeentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat egokia den heldutasun teknologia egiaztatzeko modu bat garatzea.

–Atalaren lan ildoak garatzeko asmoz entitateekin sinatzen diren lankidetza-hitzarmenak prestatzea eta haiek betetzeko moduari buruzko segimendua egitea.

–Testu-liburuak doan jasotzeari buruzko Legearen barrenean, eduki digitalen kontsumoaz baliatzeko ikastetxeek egiten dituzten eskaeren balorazioa.

–Ikastetxe bakoitzean hezkuntzako teknologiaren arduradunaren figura sustatzea, eta baliabideak ematea bere eginkizunak bete ditzan.

–Hezkuntzako baliabide irekiak prestatu eta hedatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

56. artikulua. Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atalaren eginkizunak.

–Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Informazio sistemen modernizazioaren eta hobekuntzaren arloko lehentasunak zehaztea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, hala hezkuntzakoak nola departamentuetakoak.

–Informazio sistemen eboluzio proiektuak, ezarritako beharretatik eta lehentasunetatik sortzen direnak, aztertu, definitu, garatu eta abian jartzea.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, departamentuaren beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko pixkana-pixkana.

–Hezkuntza Departamentuak unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen eskura jartzen dituen hezkuntza kudeaketarako informazio sistemak eta aplikazioak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, haien beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko pixkana-pixkana.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

57. artikulua. Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalaren eginkizunak.

Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako materialak erosterakoan aholku ematea, eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea ikastetxeentzat ekipamendu informatikoa eta ikus-entzunezkoa, komunikazio sistemak eta informazioaren teknologiak erosteko planak eta irizpideak finkatzeko orduan.

–Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, administrazioko beste unitate batzuekin batera.

–Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako erabiltzaileei lehen mailako arreta eta sostengu informatikoa ematea.

–Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako informatika eta komunikazio sistemen sostenguaz arduratzea.

–Ikastetxeetan erabiltzaileei sostengua emateko estrategia eta baliabideak zehaztea.

–Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek eta Hezkuntza Departamentuko bulegoek behar dituzten ekipo informatikoak, periferikoak eta gelako gailuak erosteko plangintza egitea eta plan horiek gauzatu eta kontrolatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

IV. KAPITULUA

Hezkuntzako Idazkaritza Tekniko Nagusia

58. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskumenen esparrua.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, foru dekretu honen 5. artikuluan ezarritako eskudantziez gainera, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuetako zuzendarien edo burutzen jabetza-hartzeak tramitatzea dagokio.

59. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

c) Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atala.

60. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Arlo juridikoan Hezkuntza Departamentuko organoei aholku ematea.

–Hezkuntza Departamentuak tramitatu behar dituen administrazio errekurtsoak eta lan arloko epaitegietara jo aurreko erreklamazioak tramitatzea eta haiei buruzko txostenak egitea, ikuspuntu juridikotik.

–Txosten juridikoak egitea, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legean ezarritako moduan, departamentuak eta haren erakunde autonomoek prestatzen dituzten foru legeen aurreproiektuei eta xedapen orokorren proiektuei buruz.

–Administrazio espedienteei buruzko txosten juridikoak egitea, agintzen zaionean.

–Nafarroako Arartekoaren bulegoak egiten dituen eskaera eta jarduketa juridikoak kontrolatu eta horien jarraipena eta txostenak egitea, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

–Hezkuntza Departamentuaren administrazio espedienteetan dagoen dokumentazioaren eskuragarritasuna murriztu beharra kontrolatzea eta horri buruzko txostenak prestatzea.

–Nafarroako Kontseiluaren irizpena behar duten departamentuaren aferen kasuan, haien gaineko espedienteak gainbegiratu eta koordinatzea.

–Foru parlamentarien galderen eta eskaeren tramitazio instituzionala egiteko ardura duen unitateak Idazkaritza Tekniko Nagusiari bidalitakoan, departamentu bakoitzeko administrazio bideak segitzea galdera eta eskaera horiei erantzuna emateko.

–Hezkuntza fundazioen gaineko babesletzarekin zerikusia duten eginkizun juridikoak betetzea.

–Hezkuntza fundazioen araubidearekin zerikusia duten alderdien gaineko txosten juridikoak prestatzea, eta, halaber, agintzen zaizkion bestelako txostenak.

–Hezkuntza Departamentuarekin zerikusia duten organoetako idazkaritzenak izaten diren eginkizunak, agintzen zaizkionak, betetzea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiaren argitalpen juridikoen harrera kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiaren arauak eta jurisprudentzia biltzen dituzten artxiboen jarraipena egin eta eguneratzea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, izaera juridikoa dutenak.

–Bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

61. artikulua. Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.

Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua eta epe ertaineko plan ekonomikoa prestatzea eta horiei buruzko aholkuak ematea.

–Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua koordinatu eta izapidatzea.

–Departamentuko organo eskudunei aurrekontuak kudeatzen laguntzea.

–Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen kudeaketari buruzko informazioa beti eguneraturik edukitzea.

–Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta Hezkuntza Departamentuko kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion diru-sarrera eta gastuen espedienteak kontabilizatzea.

–Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak gastua kontrolatzeko dituen organoekin elkarlanean aritzea.

–Azterlan edo txosten ekonomikoak egitea.

–Hezkuntza Departamentuko kontseilariak, zuzendari nagusiek eta zerbitzuetako zuzendariek proposatzen dituzten aurrekontu aldaketak tramitatzea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, aurrekontu eta ekonomia arloetakoak direnak.

62. artikulua. Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legea betetzeko behar diren eginkizunak koordinatzea eta gainbegiratzea.

–Herritarrei ziurtagiriak emateko prozesua kudeatzea.

–Herritarrentzako arreta zuzeneko jarduketak kontrolatzea, gai horretan eskumena duen unitatea organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Dokumentuak konpultsatzeko eta ezarritako tasak kobratzeko prozesua kudeatzea.

–Etxezainen eta zerbitzu orokorretako eta menpeko langileen plaza duten langileei esleitutako eginkizunak antolatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea.

–Departamentuko informazioa zabaltzeko helburua duten jarduera guztiak egitea.

–Departamentuaren jarduerei buruzko informazio orokorra ematea herritarrei ikuspuntu korporatibo batetik, aurrez aurreko bideak, telefonokoak nahiz telematikoak erabiliz, gai horretan eskumena duen unitateak ezarritako gidalerroei jarraikiz.

–Departamentuari eskatzen zaizkion inprimaki, ziurtagiri eta bestelako dokumentuak helaraztea interesdunei.

–Araubide Juridikoaren Atalari laguntzea eduki juridikoa duten espedienteak kudeatzen.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, izaera berekoak diren gainerakoak.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Bigarren xedapen gehigarria.–Eskumenak banatzea.

1. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esku uzten dira, nork bere eskumenen esparruan, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari langileriaren arloan esleitu zaizkion honako eskudantzia administratibo hauen titulartasuna eta erabilera:

–Zerbitzuetako zuzendariak, atalburuak, bulegoburuak eta Zuzendaritza Nagusian beherago dauden beste unitate batzuetako buruak aldi baterako ordezteko izendapenak egitea.

2. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esku uzten dira, nork bere eskumenen esparruan, indarra duen araudian Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleitzen zaizkion kontratazio administratiboaren arloko eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

3. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esku uzten dira Hezkuntza Departamentuko kontseilariari langileriaren arloan esleitu zaizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera, honako hauek izan ezik:

a) Langileriari buruzko politika zehaztea Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituzten arauetan, departamentuetako langileei dagokienez, Nafarroako Gobernuko kontseilariei oro har esleitzen zaizkien eskudantziak.

c) Berariaz beste administrazio organo batzuen esku utzi diren eskudantziak.

4. Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren esku uzten dira langileriaren arloan Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleitu zaizkion eskudantzia hauen titulartasuna eta erabilera:

–Atalburuak, bulegoburuak eta Idazkaritza Tekniko Nagusian beherago dauden beste unitate batzuetako buruak aldi baterako ordezteko izendapenak egitea.

5. Hezkuntzako kontseilariak indarrik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumen banaketa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza Departamentuko aholkulariak.

Hezkuntza Departamentuko aholkulari lanpostuak departamentu horren menpeko funtzionarioek soilik betetzen ahalko dituzte, eta zuzendaritza postuko osagarri bat jasoko dute, urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legeak hezkuntza programetako aholkulari eta laguntzaileei esleitzen dien portzentaje berekoa.

Laugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak.

Foru agindu honetan ezarritako egituraren arabera izen bera duten burutzetako titularren izendapenak berresten dira.

Era berean, honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Ataleko buruarena, hemendik aurrera Aniztasunarekiko Arretaren, Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua izanen baita.

–Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko buruarena, hemendik aurrera Atzerriko Hizkuntzen Ataleko burua izanen baita.

–Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko buruarena, hemendik aurrera Arte Ikasketen Ataleko burua izanen baita.

–Bizikidetza Ataleko buruarena, hemendik aurrera Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Ataleko burua izanen dena.

–Langileen Kontrataziorako Ataleko buruarena, hemendik aurrera Langileen Kontratuen Ataleko burua izanen baita.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Unitateen iraupena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekotasunez, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten da abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, salbu eta azken xedapenetan lehena.

Azken xedapenetan lehena.–Gaikuntzak.

Gaikuntza ematen zaie Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko titularrari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularrari behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta birbanaketa egiteko.

Azken xedapenetan bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Hezkuntza Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1700487