239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2186/2017 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2012/2013 eta 2013/2014 ikasturteetako Doktoretzako Aparteko Sarien deialdia onesten duena.

Ikusirik Aholkularitza Juridikoaren txostena.

NADOEko zuzendariak egin dituen txostena eta ebazpen proposamena, Ikerketako errektoreordearen O.E. duena, ikusirik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa: Onestea 2012/2013 eta 2013/2014 ikasturteetako Doktoretzako Aparteko Sarien deialdia, eranskin gisa doazen oinarriei lotuko zaiena.

Bigarrena: Ebazpen hau helaraztea Ikerketako errektoreordeari, Nafarroako Doktoretza Eskolako zuzendariari, Irakaskuntza Zerbitzuko zuzendariari eta Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruari.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunek, zilegi dute ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko azaroaren 17an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Doktoretzako aparteko sarien
deialdia 2012/2013 eta 2013/2014 ikasturteak

Deialdia egin da 2012/2013 eta 2013/2014 ikasturteetako Doktoretzako Aparteko Sariak emateko. Aldi honetan irakurri den tesi kopurua, eta zer arlotakoak ziren kontuan harturik, honako sari hauek emango dira:

Nekazaritza Zientziak eta Nekazaritzako Elikagaienak

1

Industria Zientziak eta Teknologiak

1

Giza eta Gizarte Zientziak

1

Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologiak

1

Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbidea

1

Osasun Zientziak

1

Aski izanen da izangai bakarra egotea, Batzordeak Aparteko Saria merezi ote duen epaitzeko.

Saria arlo bakoitzean gehien nabarmendu diren tesiei emango zaien aparteko kalifikazioa izango da.

Sarituek saria egiaztatzen duen diploma bana jasoko dute.

Emandako sariak doktorearen irakaskuntza-espedientean eta doktore tituluan jasoko dira.

Halaber, Nafarroako Doktoretza Eskolak deialdi honen babesean ematen diren aparteko sarien zabalkundea egingo du, NUPen web-orrialdearen bidez, saria jaso duen doktorearen izen-deiturak, tesiaren izenburua eta tesia zer arlotakoa den jakinaraziz.

Hautagaiak:

2012ko urriaren 1etik eta 2014ko irailaren 30era arte Nafarroako Unibertsitate Publikoan Doktoretza Tesia defenditu, eta bikain cum laude edo gai cum laude kalifikazioa izan duten doktore guztiek parte hartu ahal izanen dute deialdi honetan, eta arau aplikagarrietan aipatzen diren kalifikazioen arabera, kalifikazioa aho batez erdietsi badute.

Hautagaiak aukeratzeko baztzordeen osaera:

Nafarroako Doktoretza Eskolak hautaketa-batzorde bana izendatuko du arlo bakoitzeko, eta dagozkien arloetan entzute handia duten bi doktorek eta Eskolako zuzendariak osatuko dute bakoitza. Horretarako, Doktoretza Programako Irakaskuntza Batzorde bakoitzari eskatuko zaio proposa ditzan bi ikerketa-tarte edo gehiago dituzten beste unibertsitate bateko edo ikerketa zentro bateko bi irakasle,

batzordeko kide izateko. Proposamenarekin batera, dagokion Doktoretza Programako Irakaskuntza Batzorde bakoitzak irakasle horien curriculum vitae laburtua aurkeztuko du. Hautatzeko epaimahaietan ezin izanen dute parte hartu ez sarigaiek egin dituzten tesien tutoreek, ez zuzendariek, ez sarietara aurkeztu diren sarigaien tesien epaimahaietan kide izan direnek, ezta sarigaien tesiak berraztertu dituzten kanpoko aztertzaileek ere.

Nafarroako Doktoretza Eskolak izendatuko ditu batzordekideak, arlo bakoitzean proposatzen diren kideen artetik. Doktoretza Programa bakoitzari dagozkion Irakaskuntza Batzordeetatik ez bada proposatzen nahikoa den kide kopurua, Nafarroako Doktoretza Eskolak beste izen batzuk proposatuko ditu, hautaketa-batzordeak osatu arte.

Hautatzeko irizpideak:

Honako hauek dira tesiak balioetsiko dituzten hautaketa-batzordeek izanen dituzten lehentasunezko irizpideak aurkezten diren lanen kalitatea egiaztatzeko:

–Doktoretza tesian lortu diren helburu edo ondorio garrantzizkoenak.

–Berritasun maila gaiaren aurreko egoerari begira.

–Tesiaren gaiarekin zerikusi zuzena duten argitalpenak, aldizkari indexatuetan. Kontuan hartuko dira, halaber, onartu eta argitaratzeko zain daudenak.

–Argitalpenei buruz edo tesiari berari buruz beste egile batzuek egin dituzten erreferentziak, argitaratu dituzten iritziak edo beste kalitate adierazgarri batzuk.

–Patenteak edo doktoretza tesiaren ondorio zuzena diren beste emaitza batzuk.

Hautaketa-batzordeek eman gabe utzi ahal izanen dituzte sariak, eta emanez gero, Nafarroako Doktoretza Eskolari jakinaraziko dizkiote sari proposamenak.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia:

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik, eta aurkezteko tokia, berriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean, 8:30etik 14:30era bitartean. Eskaera aurkezteak berekin dakar deialdiaren oinarriak onartzea.

Halabeharrez dokumentu hauek aurkeztuko dira:

–Eskabidea, inprimaki normalduan, NADOEren web-orrialdiaren bidez eskuratuko dena.

–Curriculum vitae.

–Gehienez ere hamar orrialdeetako memoria bat, zeinak puntu hauek eduki behar baititu, derrigorrez:

  • Tesiaren laburpena.
  • Erdietsitako helburu edo ondorio nagusiak.
  • Berritasun maila gaiaren aurreko egoerari begira.
  • Izangaiaren argitalpenak eta patenteak, tesiaren gaiarekin zerikusi zuzena dutenak. Kontuan hartuko dira, halaber, onartu eta argitaratzeko zain daudenak.
  • Lanaren kalitatea bermatzen duten adierazleak: beste egile batzuen erreferentziak, lanak argitaratu diren aldizkarietako oihartzun-indizea, eta abar.

CVa eta memoria euskarri elektronikoan aurkeztuko dira, CD batean (pdf formatua).

Argitaratzea:

Deialdi hau eta bere oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta gainerako egintzak NADOEren webgunean argitaratuko dira, horien osagarri gisa eta modu ez-ofizialean posta elektronikoaren bidezko mezu bat bidaltzearen kaltetan gabe.

Nafarroako Doktoretza Eskolaren webgunean ere emanen da horren berri.

Egutegia:

Nafarroako Doktoretza Eskolak prestatuko du jardueren egutegia, jarraian datozenena, eta egutegi hori NADOEren webgunean jarriko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean deialdia argitara eman, eta, gehienez ere, 10 eguneko epean.

–Eskaerak aurkezteko azken eguna.

–Dagokion Doktoretza Programako Irakaskuntza Batzordeek daukaten epea hautaketa-batzordeetako batzordekide izanen direnak proposatu eta proposamenak bidaltzeko.

–Hautagaiak aukeratzeko batzordeen izendapena.

–Batzordeek aparteko sarietarako hautagaiak proposatzeko epeak.

–Sariak emateko prozedura ebazteko azken epea.

Ebazpena:

Sariak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen ebazpenaren bidez emango dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta hiru hilabeteko epean, gehienez ere. Epe hau kontatzeko garaian, abuztua ez da kontuan hartuko.

Ebazpena NADOEren webgunean jartzea izanen da izangaiei jakinarazpena egiteko egintza formala.

Iragarkiaren kodea: F1714063