239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2900/2017 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen da.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 131/2017 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko 14 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2017ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 625/2017 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an.

Geroago, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 2271/2017 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketaren deialdian 5 lanpostu gehiago sartu ziren. Ondorioz, eskainitako lanpostuen behin betiko kopurua 19 da.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 2581/2017 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, izangai bakar batek ere ez du lanposturik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdiko lanpostuak bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko 19 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea, izangai bakar batek ere lanposturik ez aukeratzeagatik.

2. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz honako lanpostu hauek hutsik gelditu dira:

–Lanpostu bat Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusian. Lanpostuaren zenbakia: 6927.

–18 lanpostu Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan. Lanpostuen zenbakiak: 1101, 1131, 1228, 1275, 1300, 1328, 6461, 6758, 6766, 6771, 6772, 6928, 10088, 10135, 10136, 10137, 10138 eta 10139.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1713874