1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 16ko 1375/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Haren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze lehiaketetarako deialdian, eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Oihana Gorraiz Barberena andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, merituen baremoko 6.1 atalean lortutako puntuazioari dagokionez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 16ko 1375/2017 Ebazpenaren kontra. Haren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze lehiaketetarako deialdian, eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2017ko abenduaren 1ean.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricain.
Iragarkiaren kodea: F1713986