3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-385
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak eskatu du bere titularitateko ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea; aprobetxamendua Ebroko arroaren Ur Erregistroan inskribatuta dago, A Atalean, 13. liburuan, 26. orrian, eta haren datuak www.chebro.es webgunean kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da egungo hargunea aldatzea, berri bat jartzeko 1. poligonoko 1. lurzatian, Deierriko udal-mugartean (Nafarroa) dagoen putzu batean; horrez gain, urteko gehieneko bolumena 38.225,47 m³ gutxituko da (aurrerantzean 1.924,53 m³-koa izanen da), eta batez besteko ur emari baliokidea ere 1,048 l/s gutxituko da kontsumo handieneko hilabetean, aurrerantzean 0,222 l/s-koa izateko. Inskribatutako aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatuko. Hargunerako lanetan 0,25 metroko diametroko eta 270 metroko sakonerako putzu bat eginen da; behar den ur-emaria 12,5 ZP-ko potentzia duen elektroponpa baten bidez aterako da, eta uneko emaria gehienez ere 5,03 l/s-koa izanen da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko urriaren 26an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1713528