2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian
Jose Miguel Aranguren Arbelaiz jaunak gora jotzeko 17-02358 errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Zubietako Udaleko Osoko Bilkurak 2017ko irailaren 26an emandako erabakiaren kontra, zeinaren bidez ezetsi baitzen katastro aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera:
Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zubietan, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L1713989