2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
C mailako herri-lanetako ofizial lanpostua betetzeko deialdia. Izendapen proposamena
Zizur Nagusiko alkateak, 2017ko abenduaren 5ean emandako 820 Ebazpenaren bidez, hurrengoa erabaki du:
Lanpostu bat oposizio-lehiaketa baten bitartez eta barne-igoera murriztuan betetzeko deialdia gainditu duen izangai bakarra izendatzeko proposamena. Zizur Nagusiko udaleko C mailako herri-lanetako ofizial lanpostua beteko du.
Zizur Nagusiko udaleko C mailako herri-lanetako ofizial lanpostua oposizio-lehiaketa baten bitartez eta barne-igoera murriztuan betetzeko deialdian, azkena den 3. ariketaren kalifikazioa bukatuta, Kalifikazio-Epaimahaiak erabaki du, deialdiko 7.1 oinarriak aipatzen duen legez, Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea gainditu duten izangaien zerrenda, lehiaketa-fasean eta oposizio-fasean ateratako emaitzak gehituta.
Era berean, eta deialdiko 7.2 oinarrian adierazita dagoen legez, gainditu duen izangai bakarra den Lorenzo de la Villa Casado jauna izendatzeko proposamena igorri dio Alkatetza honi. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da.
Alkatetza honek uste du arestian aipatutako proposamena deialdiaren oinarriekin (2017ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 2an) bat datorrela; beraz,
ERABAKI DUT:
1. Lorenzo de la Villa Casado jauna izendatzeko proposamena onartzea, aurkeztutako izangaien artetik gainditu duen bakarra izan delako.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zizur Nagusian, 2017ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1714187