2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Tarifak eguneratuta ordenantzetan egindako aldaketak. Behin betiko onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalak aldatzen dituen espedientea, 2018rako tarifak eguneratuta. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.
Zizur Nagusian, 2017ko azaroaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
“6. artikulua Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:
Abonatuak:
Urteko kuota 65 urtetik goiti: 83,00 euro.
Helduen urteko kuota (19-64 urte): 193,00 euro.
Gazteen urteko kuota (15-18 urte): 141,00 euro.
Haurren urteko kuota (7-14 urte): 111,00 euro.
Txikienen urteko kuota (3-6 urte): 75,00 euro.
Familia ugariek, hala direla frogatzen badute familia ugariaren txartela aurkeztuta, %50 merkeago ordainduko dute dagokien tarifa Estatuko araudiaren arabera familia ugariaren kategoria ematen dien seme-alaba harengandik aitzina, baldin eta titularra edo titularrak kirol instalazioen bazkideak badira”.
Zizur Zendeako erroldatu gabeko abonatuak eta abonatu berriak:
Helduen urteko kuota: 300,00 euro.
Gainerako kategorien urteko kuota: 200,00 euro.
Sarrerako kuota:
Sarrerako kuota: 150,00 euro.
Abonamenduak urtekoak dira, urte natural bakoitzeko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte, eta hiru hilean behineko ordainagirietan ordaintzen da.
Urtarrilaren 1etik aurrera kide egiten direnek sarrerako kuotaz gain, hiruhileko horri dagokiona beharko dute ordaindu.
Hiruhileko batean instalazioetako abonatu izateari uzten dioten pertsonek berriz kide egiteko, sarrerako kuota ordaindu beharko dute.
Abonatu gabeen eguneko sarrera:
Sarrerak lanegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 7,00 euro.
Sarrerak lanegunetan, helduak: 11,00 euro.
Sarrerak lanegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 7,00 euro.
Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 10,00 euro.
Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduak: 15,00 euro.
Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 10,00 euro.
Kortesiazko sarrerak:
18 urtetik gorako abonatuek urtero kortesiazko bi sarrera jasotzeko eskubidea daukate.
Eskubide hori gauzatzen duten abonatu helduek onuradunarekin batera egon beharko dute eta laguntzailearen erantzule izanen dira une oro.
Kortesiazko sarrerak ezarritako prezio txikieneko sarrerak dira; hots, 4,50 eurokoak. Erabiliko duen pertsonaren adina edozein izanik ere (3 urtetik beherakoak salbu, horiek sarrera doan baitute abonatu heldu edo kortesiazko sarrera daukan batekin batera).
Sarrera horien bidez abonatu gabeek aukera daukate Zizur Nagusiko Udalaren kirol instalazioak eta hango gune irekiak abonaturik daudenekin batera erabiltzeko udako zein neguko denboraldian. Muskulazio aretoa eskaintza horretatik espresuki kanpo dago.
Prozedura:
18 urtetik gorako abonatuak bertara joanda jaso behar du kortesiazko sarrera, kirol instalazioko atezaintzan edo Udalaren kirol zerbitzuan. Sarrera horiek izendunak eta data zehatz batean erabiltzeko izanen dira. Hau da, sarreran jarriko du nor den sarreraren onuradun eta zein egunetan joanen den.
“Kortesiazko sarrera” ateratzen duenak abonatuaren fitxan idatziko du eguna eta nor den sarreraren onuradun.
Kortesiazko sarrera: 4,5 euro.
Abonamenduak, zenbait egun jarraitutarako:
7 eguneko baimenak, 65 urtetik gorakoentzat: 30,00 euro.
7 eguneko baimenak, helduak: 60,00 euro.
7 eguneko baimenak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 30,00 euro.
15 eguneko baimenak, 65 urtetik gorakoentzat: 58,00 euro.
15 eguneko baimenak, helduak: 115,00 euro.
15 eguneko baimenak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 58,00 euro.
Askaldegia:
Neguko sasoian, askaldegia 17:00etatik aurrera eta abonatuen taldeekin batera: 3,00 euro.
Kiroldegia:
–Pistaren 1/3 alokatzea, ordubetez: 20,00 euro.
–Pista osoa alokatzea, ordubetez: 57,00 euro.
–Instalazio hauek taldeka erabili nahi izanez gero eta talde horiek nagusiki (%75) abonatuek edo Ardoi Kirol Patronatuko kideek osatzen badituzte, hauek izanen dira abonamendurik ez dutenek ordaindu beharko dituzten tasak: 5,00 euro.
Ardoi futbol zelaiak.
–Futboleko belar zelaiaren urteko alokairua: 1.932,00 euro.
–Belar zelaiaren ordubeteko alokairua: 138,00 euro.
–Belar zelai erdiaren urteko alokairua: 966,00 euro.
–Belar zelai erdiaren ordubeteko alokairua: 69,00 euro.
–Gehienbat (%75) abonatuez osaturiko taldeek erabiltzen dituztenean instalazioak, zenbateko hau ordaindu beharko du abonatua ez den bakoitzak: 6,50 euro.
Bestelako tarifak:
–Karnetaren kopia egiteagatik: 10,00 euro.
–Ordainagiriak itzultzeagatik: 3 euro.”
ORDENANTZA, LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO
PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
“Kuota eta kobrantza zehaztea:
5. artikulua.1.–Ludoteka zerbitzuaren prezioa.
Prezio publikoa 11,00 euro izanen da, eta izena ematen den unean berean eskatuko da ordaintzeko, uste baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzua ematen bai onuraduna zerbitzua hartzen.
Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona kitatuko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan.
Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.
2.–Atseden emateko zerbitzuaren prezioa euro batekoa izanen da orduko.
Zerbitzu hori astean 10 orduz erabil daiteke gehienez.
Gutxienez ere egunean ordu bat egon behar da bertan.
Ez da adingabekorik onartuko goizeko 11:00etatik aurrera.”
ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA
ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
–LGSaren %105etik beheitiko diru-sarrerak: Salbuetsirik.
–LGSaren %105etik %120ra bitarteko diru-sarrerak: 19,30 euro hilean.
–LGSaren %120tik %135era bitarteko diru-sarrerak: 19,30 + benetako kostuaren %10.
–LGSaren %135etik %150era bitarteko diru-sarrerak: 19,30 + benetako kostuaren %25.
–LGSaren %150etik %165era bitarteko diru-sarrerak: 19,30 + benetako kostuaren %50.
–LGSaren %165etik %180ra bitarteko diru-sarrerak: 19,30 + benetako kostuaren %75.
–LGSaren %180tik goitiko diru-sarrerak: benetako kostuaren %100.
ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea
Zangak irekitzea:
I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 26,35 euro.
I.2. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat ibilgailuei itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 gehituko dira.
II. epigrafea
Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.
–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 38,68 euro.
III. epigrafea
Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik:
I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:
I.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 154,56 euro.
I.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 143,56 euro.
I.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 77,30 euro.
I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du:
I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 173,88 euro.
I.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 161,50 euro.
I.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 96,80 euro.
ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea
Ordenantza honetako 2. artikuluko a) eta b) ataletako kasuak.
I.1. Familia bakarreko etxebizitzei eta orubeei lotutakoak:
Higiezin bakoitzak erreserbatutako tokia, bakar batentzat nahiz batzuentzat izan: 107,53 euro urtean.
I.2. Etxebizitza multzoei lotutakoak:
–1 - 4 etxebizitza: 149,06 euro urtean.
–5 - 10 etxebizitza: 156,15 euro urtean.
–11 - 25 etxebizitza: 177,46 euro urtean.
–26 - 50 etxebizitza: 212,94 euro urtean.
–51 - 100 etxebizitza: 283,93 euro urtean.
–101 - 150 etxebizitza: 354,91 euro urtean.
–150 etxebizitza baino gehiago: 425,88 euro urtean.
I.3 Bestelako eraikin mota bati lotuak:
–1 - 4 aparkatoki: 149,06 euro urtean.
–5 - 10 aparkatoki: 156,15 euro urtean.
–11 - 25 aparkatoki: 177,46 euro urtean.
–26 - 50 aparkatoki: 212,94 euro urtean.
–51 - 100 aparkatoki: 283,93 euro urtean.
–101 - 150 aparkatoki: 354,91 euro urtean.
–150 aparkatokitik goiti: 425,88 euro urtean.
II. epigrafea
Ordenantza honetako 2. artikuluko c) eta d) ataletako kasuak:
II.1. Gau eta eguneko erreserba.
Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 71,00 euro.
II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.
Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 53,24 euro.
ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA
TARIFEN ERANSKINA
A. Jarduera sailkatuak:
–Jarduera lizentzia: 448,01 euro.
–Irekitzeko lizentzia: 358,41 euro.
–Eskualdatzeko lizentzia: 302,14 euro.
B. Jarduera kaltegabeak.
–Irekitzeko lizentzia: 268,82 euro.
–Eskualdatzeko lizentzia: 224,01 euro.
ETXEKO ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea
Zakurrak bildu eta zakurtegira eraman eta zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:
Zakurrak biltzea, oro har: 22,60 euro.
Zakurtegiko egonaldia (eguneko): 5,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L1713635