239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu- gehigarrien espedientea onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontu arruntean; guztira 214.761,14 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2017ko urriaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean edukirik Udalaren 2017ko aurrekontu arruntean kreditu berezien espedientea, guztira, 214.761,14 euro egiten duena, epe horretan inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsita gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da gehigarri horien iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU BEHEITITUAK:

A) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 87.060,58 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 36.700,56 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 91.000,00 euro.

Gastu beheitituak, guztira: 214.761,14 euro.

GASTU GOITITUAK:

A) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.041,30 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 1.500,00 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 212.219,84 euro.

Gastu goitituak, guztira: 214.761,14 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2017ko azaroaren 6an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1713522