239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Tokiko Gobernu Batzarrak beste udal-organoei eskuordetzan emandako eskumenen testu bategina

Aldaketa ediktua–ORG/2017/11.

Iruñeko Udaleko tokiko gobernu batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2017ko azaroaren 7an:

JOB 07-NOV-17 (4/AL).

“Bat etorrita toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 127. artikuluan ezarritakoarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak zenbait eskumenetarako eskuordetu ditu udal-egiturako organoak, denboran zehar hartutako erabaki batzuen bitartez. Beharrezkoa da, horrenbestez, alde batetik, esleitutako eskumenak elkartu, berrantolatu, aldatu eta zuzentzea, batez ere 2017ko urriaren 30ean Udal Antolaketa berria onesteko dekretuaren ostean, eta, bestetik, era orotako kontratazioetan eta erosketetan eskuordetzen diren kopuru guztiak aldatzea, Gobernu Batzar honek eskuordetutako eskumenen gainean segurtasun juridikoa ematen duen testu bategina egin eta onetsita.

Horiek horrela, honako hau

ERABAKI DA:

Lehena.–Tokiko Gobernu Batzarrak beste udal-organoei eskuordetzan emandako eskumenen honako testu bategin hau onestea:

1.–Tokiko gobernu batzarrak alkateari eta zinegotzi ordezkari izendatutako pertsonei eskuordetzan esleitutako eskumenak:

1.1. Zinegotzi Ordezkari oro eskuordetzea, Alkateak horietako bakoitzari eskuordetzan emandako eskumenen arabera esleitutako aferekin bat, eta, bestela, Alkatea eskuordetzea, Alkatetzako Alorrari eskuordetzan zer eskumen eman, eta honako eskumen hauetarako:

a) Lizentziak ematea, arloko legediak Udaleko beste organoren bati esleitutakoak ez badira.

b) Zehatzeko ahala, legez beste organoren bati esleituta dagoenean izan ezik, eskuordetza-esparrua zein den eta horren afera eta zereginekin zerikusia duten arau-hausteengatik.

Eskuordetutako eskumen honek barne hartuko du hura gauzatzean emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoen gainean ebazteko ahalmena, bai eta eskumen eskuordetua gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestekoa ere.

Espedienteak hainbat alorrek batera bideratu behar dituzten kasuetan, Zinegotzi Ordezkari izendatutakoek ahalmena izanen dute hala zehatzeko nola ebazpenak emateko, beren esku utzitako Alorrak zein aferatan esku hartu eta horietan beraietan, hori haien eskumen nagusia ez denean ere.

c) Edozein eratako kontratazioak eta erosketak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta urteko 30.000,00 euro (BEZa kanpo) edo kopuru hori baino gutxiago jotzen badute, bai eta kontratazioei dagozkien aldaketak, hasiera batean Alkatetzaren edo zinegotzi ordezkarien ebazpenen bidez esleitutako kontratuetan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, esleitze-prezioari gehituta, 30.000,00 euro baino gehiago (BEZa kanpo) jotzen badute, baldin eta, betiere, aldaketek guztira esleitze-prezioaren %20 gainditzen ez badute.

d) Kontratuak sinatzeko eskuordetza. Eskuordetza baliatuta sinatzen diren kontratuetan hori agerian utzi beharra dago.

e) Ekonomia-kudeaketa garatzea, eskuordetzan jasotako aferetan.

f) Aurreko atalen arabera eskuordetzan jasotako gastuak baimendu eta xedatzea, betiere 30.000,00 euro edo gutxiago (BEZa kanpo) jotzen badute.

g) Segurtasun- eta osasun-planak onestea, alorrek zeinek beren eskumenak baliatuta kudeatzen dituzten obretan.

h) Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.

1.2. Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkaria eskuordetzea honako eskumen hauetarako:

a) Kutxa finkoko aurrerakinak eratu, baliogabetu eta justifikatzea.

b) Beste organoei eskuordetzan eman ez zaien ondare-kudeaketak.

1.3. Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkaria eskuordetzea, honako gai hauek kudeatu eta ebazteko eskumena baliatze aldera:

a) Titulartasun-aldaketak onestea, Compañía plazako eta Gazteluko plazako Udalaren ibilgailu-aparkalekuak erabiltzeari begira.

b) Errentamendu-kontratuak, kontratuak sinatzeko eskumena barne, horiek Iruñeko Alde Zaharra eta hiriko fatxadak osoki birgaitzeko laguntzen Udal Ordenantza betetzekoak badira.

c) Urbanizazio-kuotak kudeatzea, bai eta horiei lotutako gastua baimendu eta xedatzea, betiere horrek 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badu.

2.–Tokiko gobernu batzarrak alorretako zuzendariei eskuordetzan esleitutako eskumenak:

2.1. Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria eskuordetzea, jarraian aipatzen diren eskumen hauetarako:

a) Ondasun-aferetan, behar diren ebazpenak emateko ahala, honako hauei dagokienez:

–Udalak parte hartzen duen errentamendu-kontratuak, kontratuak sinatzeko eskumena barne, betiere kopuruak 30.000,00 euro (BEZa kanpo) edo kopuru hori baino gutxiago jotzen duelarik, salbu eta Iruñeko Alde Zaharra eta hiriko fatxadak osoki birgaitzeko laguntzen Udal Ordenantza betetzeko kudeatutako errentamendu-kontratuen kasuan.

–Komunitate-gastuetan Udalari dagokion partea ordaintzea, baldin eta horien kopuruak ez badu jotzen 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago.

–Ondasunen jabea den aldetik Udalari dagozkion kontribuzio, tributu eta bestelako gastuak ordaintzea, urbanizazio-kuoten kudeatzekoak izan ezik, betiere horien zenbatekoak ez badu jotzen 30.000 euro (BEZa kanpo) baino gehiago.

–Lehen eskuordetzan emandako eskumenei dagozkien gastuak baimendu eta xedatzea, baldin eta horien zenbatekoak ez badu jotzen 30.000 euro (BEZa kanpo) baino gehiago.

b) Ekonomia-kudeaketa garatzeko aferetan, kudeatzeko eta behar diren ebazpenak emateko ahala, honako hauei dagokienez:

–Honako zerga hauen kudeaketa eta likidazioa: Lurren gaineko kontribuzioa, Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga eta Luxuzko gastuen gaineko zerga.

–Hirigintza-jarduerak egiteko lizentziak emateagatik eta ingurumena babeste aldera zein jarduera kaltegabeetarako baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasen kudeaketa, bai eta haiei lotutako Eraikin, instalazio eta obren gaineko zergaren kudeaketa ere, betiere horiek autolikidazio-araubideko diru-sarrerei dagozkielarik.

–Eremu publikoa aldian-aldian okupatzeagatik ordaindu beharreko tasen kudeaketa eta likidazioa.

–Eremu publikoa edukiontziekin ez-aldizka okupatzeagatik ordaindu beharreko tasen kudeaketa eta likidazioa, halakorik balitz.

–Hilerriko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasen eta prezio publikoen kudeaketa eta likidazioa.

–Udalaren diru-sarrerak biltzeko kudeaketa (errekerimenduak, premiamenduzko prozedurak, huts egindako eta preskribatutako zorren gaineko aitorpenak).

–Tributuen aferetan zehapen- eta ikuskaritza-prozedura garatzeko kudeaketa.

–Udalak egiten dituen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioak.

–Aurreko puntuetan aipatutako eskumenetatik eratorritako administrazio-egintzak direla bide aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

c) Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.

d) Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendariak lanpostua hutsik utzi duenean eta kanpoan edo gaixorik dagoenean, haren ordez Giza Baliabideetako zuzendaria arituko da.

2.2. Giza Baliabideetako zuzendaria eskuordetzea, jarraian aipatzen diren eskumen hauetarako:

a) Langileen gaineko kudeaketa, zehapen-araubidea izan ezik, Administrazioan sartzeko hautapen-deialdien oinarriak onesteko eskumena eta funtzionarioen zein langile finkoen izendapena.

Langileen gaineko kudeaketaren aferetan eskuordetzan emandako eskumenei dagokienez, ulertuko da horren barruan daudela langileen kudeaketaren gainean eskuordetzan eman daitezkeen gai guztiak –enplegatuen nominak onestea barne–, bai eta Zerbitzu Orokorretako Alorrari langileen aferetan esleitutako gaien gainean ebazpenak ematea ere.

b) Langile lan-kontratudunen eta bitarteko langileen kontratuak sinatzeko eskumena. Eskuordetza baliatuta sinatzen diren kontratuetan hori agerian utzi beharra dago.

c) Eskuordetzan jasotako aferei dagozkien gastuak baimendu eta xedatzea, betiere 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badute, enplegatuen nomina onestekoak izan ezik, horretan ez baita kopuru-mugarik izanen.

d) Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.

e) Giza Baliabideetako zuzendariak lanpostua hutsik utzi duenean eta kanpoan edo gaixorik dagoenean, haren ordez Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria arituko da.

2.3. Aholkularitza juridikoko zuzendaria eskuordetzea, jarraian aipatzen diren eskumen hauetarako:

a) Auzitegietako Prokuradore zerbitzuko kontratutik eta Aholkularitza Juridikoko zuzendaria izatetik eratorritako kontratazioak eta erosketak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta urteko 30.000,00 euro (BEZa kanpo) edo kopuru hori baino gutxiago jotzen badute, bai eta kontratazioei dagozkien aldaketak, hasiera batean Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren ebazpenen bidez esleitutako kontratuetan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, esleitze-prezioari gehituta, 30.000,00 euro baino gehiago (BEZa kanpo) jotzen badu, baldin eta, betiere, aldaketek guztira esleitze-prezioaren %20 gainditzen ez badute.

b) Aurreko atalaren arabera eskuordetzan jasotako gastuak baimendu eta xedatzea, betiere 30.000,00 euro edo gutxiago (BEZa kanpo) jotzen badute.

c) Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.

2.4. Alkatetza, Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako zuzendaria eskuordetzea, jarraian aipatzen diren eskumen hauetarako:

a) Alkatetzako Alorreko zuzendaria izatearekin lotutako eskumenekin zerikusirik duten kontratazioak eta erosketak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta urteko 30.000,00 euro (BEZa kanpo) edo kopuru hori baino gutxiago jotzen badute, bai eta kontratazioei dagozkien aldaketak, hasiera batean Alkatetzako Alorreko zinegotziaren ebazpenen bidez esleitutako kontratuan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, esleitze-prezioari gehituta, 30.000,00 euro baino gehiago (BEZa kanpo) jotzen badu, baldin eta, betiere, aldaketek guztira esleitze-prezioaren %20 gainditzen ez badute.

b) Aurreko atalaren arabera eskuordetzan jasotako gastuak baimendu eta xedatzea, betiere 30.000,00 euro edo gutxiago (BEZa kanpo) jotzen badute.

c) Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.

2.5. Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko zuzendaria eskuordetzea, jarraian aipatzen diren eskumen hauetarako:

–Hilobi-eskubideen eskualdaketak (lurzatien eta panteoien titulartasun-aldaketak).

Bigarrena.–Erabaki honen lehenbiziko puntuan jasotako Eskuordetzen testu bategina noiz onetsi eta egun horren biharamunetik aitzina hartuko du indarra, eta ondorio guztietarako ordeztu, berrantolatu, gaurkotu, aldatu eta batu eginen ditu Tokiko Gobernu Batzarrak beste zenbait udal-organoren alde egun horretara bitarte egindako eskuordetzak.

Hirugarrena.–Erabaki hau NAOn argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.”

Iruñean, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1713878