239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA ETA FUNES

Kudeaketa-esleipenaren hitzarmena, Martzilla eta Funesko udalen artekoa, bideak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz eta bi alderdiek 2017ko azaroaren 6an sinatu ondotik, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean Funesko Udalaren eta Martzillako Udalaren arteko kudeaketa-esleipenaren hitzarmena, eranskinean agertzen baita.

ERANSKINA, KUDEAKETA-HITZARMENA

Alde batetik, Mario Fabo Calero, Martzillako Udaleko alkatea, eta beste aldetik, Ignacio Felipe Domínguez Martínez, Funesko Udaleko alkatea. Batak besteari hitzarmen hau sinatzeko lege ahalmen nahikoa aitortzen dio, jarraian aipatzen diren aurrekari eta klausulekin bat etorrita.

Aurrekariak:

Funesko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren quorumarekin:

1. Bideak garbitzeko zerbitzuaren kontratazioari buruzko kudeaketa Martzillako Udalari esleitzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen 11. artikuluan eta harekin bat heldu diren gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Esleipenak bere baitan hartuko ditu bideak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko behar diren tramiteak egitea, lau urteko laguntza kontratuaren bitartez, baina azkeneko erabakia hartzeko ahalmenik gabe; izan ere, Funesko Udalak jarraituko baitu izaten eskumenaren titulartasuna eta berak emanen baititu behar diren ebazpenak esleitutako egintza zuzen gauza dadin. Hortaz, adjudikazio proposamena Funesko Udalari igorriko zaio, onar eta berrets dezan, aldez aurretik egiaztatuta bete direla kontratazio administratiboari buruzko araudian publizitateari eta lehiari dagokienez eskatzen diren baldintzak.

3. Funesko Udalak egintza administratibo guztiak eta behar diren jarduketak eginen ditu Martzillako Udalak kudeaketa-esleipen honetako jarduerak egin ahal ditzan.

4. Kudeaketa-esleipenak bere baitan hartzen dituen jarduerak bi udalek finantzatuko dituzte, bakoitzari dagokion zatiaren arabera.

5. Kudeaketa-esleipena formalizatuko da Funesko eta Martzillako udalen artean lankidetza-hitzarmen bat sinatuta. Horretarako Funesko Udaleko alkate udalburu Ignacio Domínguez Martínezi edo hura legez ordezten duenari ahalmena ematen zaio aipatutako hitzarmen hori eta erabaki hau gauzatzeko behar diren agiriak sina ditzan. Kudeaketa-esleipen honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunean, udal honen eta Martzillako Udalaren arteko hitzarmena formalizatu ondotik, eta lau urteko indarraldia izanen du. Esleipena jaso duen organoa izanen da arduraduna kudeaketa-esleipena gauzatzerakoan erabil daitezkeen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, eta datu pertsonalak babesteko araudian ezarritakoa aplikatuko zaio.

6. Erabaki hau Martzillako Udalari jakinaraziko zaio, hemen emandako esleipena espresuki onar dezan.

Bere aldetik, Martzillako Udalak, 2017ko urriaren 19ko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen aho batez eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren quorumarekin:

1. Onartzea Funesko Udalak Martzillako Udalari 2017ko irailaren 28ko osoko bilkuran egindako kudeaketa-esleipena, bideak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko, betiere Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta harekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz.

2. Esleipenak bere baitan hartuko ditu bideak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko behar diren tramiteak egitea, lau urtera arteko laguntza kontratuaren bitartez, baina azkeneko erabakia hartzeko ahalmenik gabe; izan ere, Funesko Udalak jarraituko baitu izaten eskumenaren titulartasuna eta berak emanen baititu behar diren ebazpenak, esleitutako egintza zuzen gauza dadin. Hortaz, adjudikazio proposamena Funesko Udalari igorriko zaio, onar eta berrets dezan, aldez aurretik egiaztatuta bete direla kontratazio administratiboari buruzko araudian publizitateari eta lehiari dagokienez eskatzen diren baldintzak.

3. Funesko Udalak egintza administratibo guztiak eta behar diren jarduketak eginen ditu Martzillako Udalak kudeaketa-esleipen honetako jarduerak egin ahal ditzan.

4. Kudeaketa-esleipenak bere baitan hartzen dituen jarduerak bi udalek finantzatuko dituzte, bakoitzari dagokion zatiaren arabera.

5. Kudeaketa-esleipena formalizatuko da Funesko eta Martzillako udalen artean lankidetza-hitzarmen bat sinatuta. Horretarako Martzillako Udaleko alkate udalburu Mario Fabo Calerori edo hura legez ordezten duenari ahalmena ematen zaio aipatutako hitzarmen hori eta erabaki hau gauzatzeko behar diren agiriak sina ditzan. Kudeaketa-esleipen honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunean, udal honen eta Martzillako Udalaren arteko hitzarmena formalizatu ondotik, eta lau urteko indarraldia izanen du.

6. Erabaki hau Funesko Udalari jakinaraziko zaio dagokion hitzarmena formaliza dezan.

Adierazi dute:

Bi toki entitateek, bakoitzak bere esparruan, bideak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa sustatzeko xedea dutela, udalerri bakoitzaren eskumen propioen esparruan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ez dituztela behar diren bitarteko tekniko nahiz pertsonalak, eta herritarrei zerbitzu publiko hori eman ahal izateko, bi udalendako teknikoki zein ekonomikoki eskaintzarik mesedegarriena lortzeko xedearekin, uste dutela hoberena dela bi entitateendako eskaintza bateratua egitea; horrela, enpresek beraien eskaintzak doitu ahalko baitituzte.

Kudeaketa-esleipena proposatu da kontratazio administratiboa ahal den heinean zentralizatzeko eta dagokion eskala-ekonomia lortzeko, horrek ahalbidetuko baitu kontratazioan baldintza hobeak lortzea eta ahal den heinean egungo kontratua parekatzea etorkizunean Erriberarteko Hondakin Solidoen Mankomunitateak egin dezakeenarekin, baldin eta azken honek bideak garbitzeko eskumena bereganatzen badu.

Horregatik guztiagatik beharrezkoa da hitzarmen bat sinatzea Martzillako eta Funesko udalen artean, bideak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa elkarrekin egiteko beharra eta borondatea dagoelako.

Beraz, Funesko Udalak Martzillako Udalari esleitu dio bi entitateetarako bideak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa, eta hitzarmen honen xedea da esleipen horren araudia ezartzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Lehen adierazitakoari jarraituz, Martzillako eta Funesko udalek honako hau erabaki dute:

Klausulak:

Lehenbizikoa.–Esleipenaren xedea. Esleipenaren bidez bete beharreko behar administratiboak eta epea. Funesko Udalak Martzillako Udalari esleitu dio bideak garbitzeko zerbitzua laguntza kontratuaren bitartez eta lau urte arteko eperako kontratatzeko behar diren tramiteak burutzea. Xedea da udalerri horretako herrigunean bideak garbitzeko zerbitzua ematea.

Kontratu hori bideak garbitzeko laguntza kontratu gisa ulertuko da ondorio guztietarako, eta haren kudeaketa, prestaketa, adjudikazioa eta ondorioak arautuko ditu Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeak edo hura ordezten duen arauak, betiere Nafarroako toki entitateen kontratazioei aplikagarri bazaie.

Kudeaketa-esleipenak bere baitan hartzen ditu bai prestaketa fasea bai adjudikazio proposamena onestekoa ere; hortaz, Martzillako Udalak kontratuaren parte den udalerri gisa dagozkion ahalmen eta botere guztiak izanen ditu; klausulak eta pleguetako baldintzak interpretatzea, zalantzak ebaztea, interes publikoko arrazoiengatik aldaketak egitea, bai eta administrazio kontratatzaileari legediak esleitzen dizkion bestelako guztiak ere.

Funesko Udalak behar den kontratua formalizatuko du adjudikazio-hartzailearekin, udalerri horretan bideak garbitzeko zerbitzua emateko, lizitazio prozeduraren ondoriozko baldintzei jarraituz.

Funesko Udalak baimena ematen dio Martzillako Udalari behar diren kudeaketak egin ditzan Martzillako eta Funesko bideak garbitzeko zerbitzua lizitatzeko.

Kudeaketa-esleipenaren ondoriozko betebeharrak.

Bigarrena.–Funesko Udalak behar duen informazio eta dokumentazio guztia emanen dio Martzillako Udalari kudeaketak egin ditzan.

Hirugarrena.–Funesko Udalak bideak garbitzeko zerbitzurako behar diren afera tekniko guztien berri emanen dio Martzillako Udalari.

Laugarrena.–Finantzaketa: Sinatzen duten udalek gastuen aurrekontuan partidak gaituta dituzte hitzarmen hau betetzearen ondorioz sortzen diren zenbatekoak adjudikazio-hartzaileari ordaintzeko eta, horrelakorik ezean, konpromisoa hartzen dute aurrekontuan nahitaezko aldaketak sustatzeko eta onesteko.

Kudeaketa-esleipenaren indarraldia eta azkentzea.

Bosgarrena.–Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek salaketarako eskubidea gordetzen dute egiaztatzen badute egindako jarduketak ez datozela bat hitzarmenean ezarritakoarekin.

Seigarrena.–Hitzarmen hau sinatu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta eragina izanen du argitalpen egunetik hasita. Azkendu dela ulertuko da entitate bakoitzak bideak garbitzeko zerbitzua enpresari adjudikatzen dionean.

Esleipena azkenduko da hitzartu moduan gauzatzen denean. Aurrekoa gorabehera, aurreko atalean ezarritakoaz besteko azkentze arrazoiak izanen dira kontratazio administratiboaren arloan aplikatzekoa den araudian ezarritakoak.

Esleipenak lau urteko indarraldia izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Zazpigarrena.–Interpretazioa eta jurisdikzioa: Esleitutako jarduera garatzen den bitartean ager daitezkeen arazo guztiak Osoko Bilkurak ebatziko ditu, egokiak diren txosten teknikoak, Idazkaritzakoak eta Kontu-hartzailetzakoak aztertu ondoren. Arazoak ebazteko hartzen diren erabakiek amaiera emanen diote administrazio bideari, eta horien aurka errekurtsoa jartzen ahalko da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

Eta aditzera emanda alderdiak ados daudela hitzarmenean agertzen denarekin, sinatu dute, bi aletan.

Martzillan, 2017ko azaroaren 6an.–Añkateak, Mario Fabo Calero eta Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1713498