2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2017ko Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena: 2017/03U, 2017/04U, 2017/05U, 2017/06U, 2017/07U, 2017/08U, 2017/09U, 2017/10U, eta 2017/11U
Etxarri Aranazko Udalak, 2017ko urriaren 18an, osoko bilkuran, 2017. urteko udal aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen hasiera batez:
–2017/03U Eskolako auditoria energetikoa.
–2017/04U Eskolako auditoria energetikoa.
–2017/05U Argiteria PIL, P eta OZ.
–2017/06U Ur horniketa PIL, P eta OZ.
–2017/07U Frontoiko teilatua PIL, P eta OZ.
–2017/08U Komertzioa berpiztea: aparkalekua eta seinaleak.
–2017/09U Komertzioa berpiztea: aparkalekua eta seinaleak.
–2017/10U Peatonalizazioa.
–2017/11U Memoria historikoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Etxarri Aranatzen, 2017ko azaroaren 26an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1713783