239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Hiri-jarduketarako plan berezia, AH-V Eremu Homogeneoko A.A.1 eta A.A.2 azpieremuetan. Hasierako onespena

Castejongo Udaleko lehen alkateordeak, 2017ko azaroaren 21ean, ebazpen hau eman zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan bereziaren espedientea, Castejongo Arau Subsidiarioetako AH-V Eremu Homogeneoko A.A.1 eta A.A.2 azpieremuetan, lehen aipatu diren arrazoiengatik. Luis Fernández Gonzálezek aurkeztu zuen, Trenes de Navarra SAren ordezkari gisa, 2017ko apirilaren 12an. Bete beharko ditu 2017ko urriaren 18an udal arkitektoak idatzitako txosteneko determinazioak, hemen berriz emandakotzat hartzen direnak, eta aurkeztu beharko du Plan bereziaren eranskina edo testu bategina determinazioei erantzuteko.

Bigarrena.–Espedientea tramitatzea eta, horretarako, Hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, hasiera bateko onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratutako egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik. Plana Castejongo Arau Subsidiarioetako AH-V Eremu Homogeneoko A.A.1 eta A.A.2 azpieremuetan kokatzen da.

Jendaurrean egon bitartean, edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, Castejongo Arau Subsidiarioetako AH-V Eremu Homogeneoko A.A.1 eta A.A.2 azpieremuetan, eta egokiak diren alegazioak jartzen ahalko ditu.

Horri dagokionez, interesdunen eskura gelditu da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean; jendeari harrera egiteko ordutegian eginen da, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00ak arte.

Hirugarrena.–Ebazpen hau pertsonalki jakinaraztea Hiri-jarduketarako plan bereziaren lursailen jabeei. Plana Castejongo Arau Subsidiarioetako AH-V Eremu Homogeneoko A.A.1 eta A.A.2 azpieremuetan kokatzen da.

Laugarrena.–Ebazpen hau eta espedienteko txostenak jakinaraztea Trenes de Navarra SAri.

Castejonen, 2017ko azaroaren 24an.–Lehen alkateordea, Cristina Ros Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1713680