2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Desafektazioa, herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2017ko azaroaren 3an egin osoko bilkura arruntean, zinegotzi guztiak ados zirela, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Hasiera batean onestea herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko desafektazioa “El Vecino” bazkatokian (5.000 m²), Cabanillasko 7. poligonoko 4110. lurzatian hain zuzen ere, Sociedad Avícola el Vecino sozietatearen alde, 1.200 gizentzeko zerrien ustiategia jar dezan.
Bigarrena.–Aipatu azaleraren okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea, espedientean baitago.
Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki oholean argitaratu ondotik, epe horretan alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen.
Laugarrena.–Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egongo da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.
Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Cabanillasen, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.
Iragarkiaren kodea: L1713770