239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Herri-lurren desafektazioa

Cabanillasko Udalean, 2017ko azaroaren 3an egin bilkura arruntean, zinegotziek aho batez hartu zuten ondotik hitzez hitz ematen den erabakia:

Osoko Bilkuraren 2017ko abuztuaren 4ko erabakiaren ebazpena. Erabaki horren bidez, hasiera batean onetsi zen desafektazioa “La Carne” bazkatokiaren herri-lurretan, 2. poligonoko 419., 420., 421. eta 422. lurzatietan, José Miguel Rodríguez Mateori haien erabilera lagatzeko, 40.500 oilasko gizentzeko abeltzaintzako ustiategia jar dezan. Osotara 17.793,12 m² dira, eta ondoko hauek koordenatuak: UTM ETRS89: x = 620589; y = 4655575.

Cabanillasen, 2017ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1713766