2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SORLADA
Deialdia, ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko
Sorladako Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du 2014ko uztailaren 24an:
Sorladako Udalak, 2013ko azaroaren 21ean, Sorladan (Nafarroa) Leartzako eta Lizarrako bideak konpontzeko proiektua onetsi zuen.
Orobat, 2014ko martxoaren 13an, hasiera batean onetsi zuen hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, eta hamabost egunean jendaurrean eduki.
Ondotik, Sorladako Udalak, 2014ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Sorladan (Nafarroa) Leartzako eta Lizarrako bideak konpontzeko proiektua; horrek berarekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.
Orobat, Nafarroako Gobernuak, 2014ko uztailaren 16ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,
EBATZI DA:
1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2014ko abuztuaren 21ean Sorladako Udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala egokituz gero, behin betiko okupaziokoak.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Sorladako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko dira ebazpen hau eta haren eranskina; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
Sorladan, 2014ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, Joaquín Lana Marquínez.
ERANSKINA
Sorladan (Nafarroa) Leartzako eta Lizarrako bideak konpontzeko proiektua
Aktak egiteko tokia: Sorladako Udala.
Eguna: 2014-08-21.
HITZORDUA | TITULARRA, HELBIDE EZEZAGUNA DUENA | POLIGONOA | LURZATIA | UDAL MUGAPEA |
10:00 | Juan Gambra Ciordia | 10 | 79 | Sorlada |
Iragarkiaren kodea: L1410668