2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Laburpena, 2018. urtean diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko deialdi publikoarena, udal igerilekuak helburu terapeutikoetarako erabiltzeko gizarte laguntzak eman beharrez
Burlatako Udalak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariak 2017ko azaroaren 28an eman ebazpenaren bidez onetsi du 2018. urterako deialdi publikoa, diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko, udal igerilekuak helburu terapeutikoetarako erabiltzeko gizarte laguntzak eman beharrez.
Deialdiaren laburpena ematen da argitara, haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta baitaiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 373275.
Onuradunak eta helburua:
Laguntza horiek Burlatan erroldaturik egon eta bertan bizi direnentzat izanen dira, osasun arrazoiengatik jarduera fisikoa helburu terapeutikoetarako behar badute eta haien diru-sarrerak ezarritako baremora doitzen badira.
Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 373275) eta Udalaren web orrian (www.burlada.es).
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:
Diru-laguntzaren eskala izanen da zerbitzuaren kostu osoaren %90 gehienez eta %20 gutxienez, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuan indarrean den prezioaren arabera.
Diru-laguntzak emateko baldintza izanen da indarra duen udal aurrekontu arruntean kreditu erabilgarria izatea.
Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2017ko azaroaren 28an.–Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkaria, Joseba Ginés Eleno.
Iragarkiaren kodea: L1713861