239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, 2018. urtean diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko deialdi publikoarena, taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak eman beharrez, mugitzeko desgaitasun handia dutenek beraiei egokitutako beste garraiobide bat izan dezaten

Burlatako Udalak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariak 2017ko azaroaren 28an eman 41/2017 zenbakiko Ebazpenaren bidez onetsi du deialdi publikoa, 2018. urtean diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko, taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak eman beharrez, mugitzeko desgaitasun handia dutenek beraiei egokitutako beste garraiobide bat izan dezaten.

Deialdiaren laburpena ematen da argitara, haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta baitaiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 373267.

Onuradunak eta helburua:

Mugitzeko desgaitasun handia duten Burlatako bizilagunei zuzendua, ezin dutenean garraio publiko kolektiboa erabili.

Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 373267) eta Udalaren web orrian (www.burlada.es).

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:

Guztira justifikatuko kostuaren %75ek izanen du diru-laguntza; gainerako %25a erabiltzailearen kontura geldituko da.

2018an, onuradun bakoitzari 85 euro emanen zaizkio hilero gehienez.

Diru-laguntzak emateko baldintza izanen da indarra duen udal aurrekontu arruntean kreditu erabilgarria izatea.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2017ko azaroaren 28an.–Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkaria, Joseba Ginés Eleno.

Iragarkiaren kodea: L1713860