239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, Barañaingo ikastetxeetan 2017-2018 ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko diru-laguntzen deialdia onesten duen erabakiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 373324.

a) Onuradunak: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxeak, ekimen publikoa edo pribatua dutenak, eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoa. Barañainen egon eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aitorpena behar dute. Orobat, Barañaingo Euskaltegia eta Lanbide Lantegiak.

b) Xedea: Barañaingo ikastetxeetako ikasle eta gurasoen prestakuntza integralari laguntzeko proiektu eta ekintzak sustatzea, ikasleen arteko harremanerako bilguneak sortzeko eta laguntasuna eta bizikidetza bultzatzeko, bai ikasleen artean bai gurasoekin dituzten harremanetan.

c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 20.000 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko abenduaren 22a arte.

Barañainen, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1714266