2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Aldi baterako kontrataziorako deialdiak
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko azaroaren 30ean emandako Ebazpenen bidez, honako deialdi hauek onetsi ditu:
–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Biolontxelo espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Flauta espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Kontrabaxu espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Koru espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta bulegoetan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 30an.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.
Iragarkiaren kodea: L1713984