239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2901/2017 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 130/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko 11 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2017ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 629/2017 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean.

Geroago, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 2272/2017 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketaren deialdian bi lanpostu gehiago sartu ziren. Ondorioz, eskainitako lanpostuen behin betiko kopurua 13 da.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 2582/2017 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko 13 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera ematea, eta David Lázaro Abascal Azanza jaunari 9718 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa eta Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

2. Adieraztea David Lázaro Abascal Azanza jaunak 2017ko abenduaren 11n hasi beharko duela destino berrian. Destino berriaren jabetza inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat.

3. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz honako lanpostu hauek hutsik gelditu dira:

–12 lanpostu Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoari atxikiak. Plantillako zenbakiak: 1140, 1289, 6362, 6809, 8595, 9715, 9719, 9720, 9721, 9722, 9723 eta 10134.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2017ko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1713873