238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Buruordearen izendapena

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak, azaroaren 16an, 121. Ebazpena eman du. Honela dio, hitzez hitz:

Kontuan hartuta Izarbeibarko Mankomunitateko estatutuen 6. artikuluak zuzendaritza eta administrazio organo hauek ezartzen dituela: Batzar Orokorra, Burutza, Batzorde Iraunkorra, Buruordetza eta Kontuen Batzorde Berezia.

Estatutuetako 26. artikuluan ezarritakoarekin bat, “Buruordea” atalari dagokionez, haren eginkizunak zehazten ditu, honela:

“Buruordeak burutzaren eginkizunak hartuko ditu bere gain, Estatutuetan aurreikusitakoaren arabera dagokionean; gainera, buruak, Batzar Orokorrak edo Gobernuko Batzorde Iraunkorrak berariaz haren esku utzitakoak ere izanen ditu, haien aurrean erantzuten duela.”

Halaber, buruordearen eginkizunak dira Mankomunitateko burua ordeztea, hark dituen eginkizun guztietan, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko, bai eta kargua hutsik dagoenean ere.

Kontuan hartuta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatua, buruordearen izaera galtzen da, kargutik kentzeaz gain, kargutik idatziz berariaz uko egiten bazaio.

Izarbeibarko Mankomunitateko Estatutuen 9. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Julio Laita Zabalza izendatzea Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde.

Bigarrena.–María Vicenta Goñi Azanzak buruorde izateari emandako ukoa onartzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra ebazpen hau sinatu eta biharamunean hartu zuen. Mankomunitateko Batzar Orokorrari honen berri ematea.

Garesen, 2017ko azaroaren 20an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1713523