238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2017 espedientea. Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an, bai eta Udalaren iragarki oholean eta web-orrian ere.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN

–Kreditu-gehigarria:

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 6.000,00 euro.

3. kapitulua.–Zenbatekoa: 2.000,00 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 72.400,00 euro.

–Kreditu berezia:

4. kapitulua.–Zenbatekoa: 1.000,00 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 10.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 91.400,00 euro.

Finantzaketa:

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 81.320,00 euro.

Gastuak, guztira: 81.320,00 euro.

7. kapitulua.–Zenbatekoa: 10.080,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 10.080,00 euro.

Villatuertan, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1713511