238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

2018ko karga-tasak

Torralba del Rioko Udalak, 2017ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,205.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %2,5 tarte guztietarako. %14ko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki oholean jarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Torralba del Ríon, 2017ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: L1713521