238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko azaroaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Kontzejuko bulegoetan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzeju honen ediktuen oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Tebasen, 2017ko azaroaren 21ean.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1713608