238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Eskuordetutako eskudantziak bereganatzea

Ikusita Alkatetzaren 2015eko ekainaren 25eko dekretua, Alkatetzaren gain diren kontratazioaren arloko eskudantziak eta beste batzuk Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten dituena.

Ikusita 2017ko aurrekontu parte-hartzaileetan hautatutako aukeretariko bat izan zela haurrendako jolastokia instalatzea Tafallako Kondearen parkean. Kontuan hartuta jolastoki hauek hornitzeko eta muntatzeko adjudikazioa urtea bukatu baino lehen egin behar dela, eta horretarako epea doia denez, beharrezkoa da lizitazio-espedientearen tramitazioa ahalik eta arinen egitea.

Horregatik guztiagatik, eta adierazitako ondorioetarako,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkatetzaren 2015eko ekainaren 25eko dekretuaren bidez Tafallako Udalaren Gobernu Batzarraren gain utzitako eskudantziak bereganatzea “Tafallako Kondearen parkean haurrendako jolastokiak hornitzeko eta muntatzeko” kontratazio espedienterako.

Bigarrena.–Ebazpen honetako bereganatzeak ebazpena eman den egunean hartuko du indarra, eta lizitazio espedientea onesteari lotutako eskudantziak, hornidura-kontratua adjudikatzeari lotutakoak eta kontratua gauzatzean sortzen diren gorabeherak ebazteari lotutakoak biltzen ditu.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Udalbatzari, eginen duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Laugarrena.–Igortzea Hirigintza Arloari, Idazkaritza Nagusiari, Kontu-hartzailetzari eta Aholkularitza Juridikoari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aipatu espedientean sartzea.

Tafallan, 2017ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1713493