238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren izendapenaren epea bukatzear dagoenez, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesaturik dagoen orok bake epaile titular izateko eskabidea aurkez dezan Udal bulegoetan. Behar den eskabidea eta informazioa bertan emanen zaio.

Sesman, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1713488