238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2018ko tarifa fiskalak, herri-lurren kanona eta egutegi fiskala

Orotz-Beteluko Udalak, 2017ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Ordenantza fiskalen tarifak.

1.1.–Ondoko tasak onestea, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten (beren horretan utzi dira lehengo urtekoak):

–Orotz-Beteluko udal pilotalekua erabiltzeko tasa: 1,5 euro/fitxa.

–Ur horniduraren tasak:

1. Kuota finkoa kontagailua alokatzeagatik: 7,08 euro/urtea + BEZa.

2. Horniduraren kuota finkoa: 0,93 euro/hilabetea + BEZa.

3. Kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko tarifa.

3.1. Etxeetan erabiltzeko horniduragatik.

a) Ekainetik irailera: 0,257 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

b) Urritik maiatzera: 0,129 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

3.2. Industrian erabiltzeko hornidura: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

4. Kontagailurik ez duten etxebizitzetan: kuota, 10 m³/hiruhilekoa.

5. Hargune berria hornidura eta saneamendu sareetan: kuota bakarra, 200 euro + BEZa.

–Eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak: festetako barrakak: 30 euro.

–Lehen erabilera eta erabilera aldaketa, eraikin eta instalazioetan, oro har: 250 euro, bizitegi unitate bakoitzeko, tipologia kontuan hartu gabe.

2.–Herri-lurren kanona:

2.1.–Herri-lurren kanonak 2018rako ez aldatzea; hortaz, aurreko urteko tarifak izanen dira indarrean. Hona hemen:

–Epaitza: 13 euro/urtea.

–Lurzatiak: 12 euro/urtea.

3.–Egutegi fiskala:

Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2018ko ekitaldirako, tasak eta prezio publikoak fakturazio eta kobrantza egunetan ordaintzeko, aldizka eta borondatez. Hona nola:

–Ura (urritik maiatzera): ekainaren 1etik 30era.

–Ura (ekainetik irailera): urriaren 1etik 31ra.

–Zirkulazioko zerga: otsailaren 1etik 28ra.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (lehen seihilekoa): apirilaren 1etik 30era.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (bigarren seihilekoa): azaroaren 1etik 30era.

–Herri-lurreko belarrak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Herri lurzatiak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ekainaren 1etik 30era.

–Epaitzak: apirilaren 1etik urriaren 31ra.

Orotz-Betelun, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L1713577