238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2018rako karga-tasak

Orotz-Beteluko Udalak, 2017ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, honako erabaki hau hartu zuen:

1.1. Ondoko zerga-tasak onestea, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten (beren horretan utzi dira lehengo urtekoak):

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,232.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,732.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,28.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Tasa: %15. Ehunekoa:

  • 1etik 5 urtera bitarteko epea: 2,8.
  • 10 urte bitarteko epea: 2,7.
  • 15 urte bitarteko epea: 2,6.
  • 20 urte bitarteko epea: 2,6.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orotz-Betelun, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L1713575