238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

4/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2017ko urriaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 4/2017 aldaketa 2017ko aurrekontu orokorrean.

Erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko epea, 2017ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki zena. Beraz, aipatu aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, baita lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoari ere. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Aldaketa horren edukia aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen da.

Larragan, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1713935