238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2018ko karga-tasak

Genevillako Udalak, 2017ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

  • Hiri-lurra: %0,24.
  • Landa-lurra: %0,53.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %20ko karga-tasa ere.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1.

Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Genevillan, 2017ko azaroaren 17an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1713491