238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

1709 aldaketa 2017ko aurrekontuan (kreditu transferentzia). Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2017ko azaroaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldirako aurrekontuan 1709 zenbakiko aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.

Garinoainen, 2017ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1713531